Bilduma: Lekuko, 5
Formatua: 170 x 240 mm
Orrialdeak: 464
Koadernaketa: Paper-azala
Erabilgarritasuna: Erabilgarria
Argitalpen data: 2015-10-14
ISBN-a: 978-84-9109-048-9
DESKARGAK
Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.
Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.
Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.
Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.
Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:
Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.
Miguel de Unamuno XV. saria - Bilboko Udala
Zer dute komunean Sabino Arana abertzaleak, Zita austro-hungariar enperatrizak, Ramón Menéndez Pidal espainiar akademikoak, Jesus Guridi musikariak, Hugo Schuchardt linguistak, Pio Baroja idazleak eta Federiko Krutwig euskaltzainak? Guztiek ezagutu eta tratatu zutela liburu honetako protagonista: Resurreccion Maria Azkue (1864-1951).
Azkue, topikoak dioenaz bestera, ez zen izan euskal baserri mundutxoan isolatuta bizi zen folklore biltzaile iluna. Euskal Herriko bizitza sozial, politiko eta kulturalean bete-betean parte hartu zuen, eta Europarekin harreman zuzenak izan zituen.
Liburu honetan Azkueren bizi-ibilbide ezezaguna kontatzen da. Bere haurtzaroa eta gaztaroa, militantzia politikoak, musikari garaiak, nazioarteko bidaiak, Euskaltzaindia sortzeko borrokak eta frankismopeko azken urteak. Hori guztia Bilboko eta Euskal Herriko historiaren testuinguruan eta Miguel de Unamunorekin kontrastean. Azkueren helburua izan baitzen Euskal Herria astintzen zuen modernitateari erantzutea, eta Bilbotik abiatuz euskaldunei beren hizkuntzaren eta beren patuaren jabe izateko tresnak eskueran jartzea.
Jurgi Kintana Goiriena (Bilbo, 1975).
Historian doktorea eta UEUko kidea. Oxfordeko Unibertsitateko ikertzaile bisitaria 2007-2008 ikasturtean. Gaur egun, EHUn ari da lanean Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolan. Batez ere Euskal Herriko historia kulturala eta intelektuala jorratu ditu. Bere azken liburuen artean aipa daitezke Sabino Arana Goiri, Euzkadiren aita (Elkar, 2007), Intelektuala nazioa eraikitzen (Euskaltzaindia, 2008) eta Urre urdinaren lurrina: euskal idazle galduaren bila saiakera (Pamiela, 2009). Bestalde, historia arloko zenbait artikulu ditu argitaratuak Uztaro, Bidebarrieta, Jakin eta beste aldizkari batzuetan.
Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311
EREIN atxikita dago
EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107 • 20018 DONOSTIA (Gipuzkoa) • Tel.: (+34) 943 218 300 • Fax: (+34) 943 218 3 11 • erein@erein.eus