EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus
Bilduma: Narratiba, 143
Formatua: 150 x 220 mm
Orrialdeak: 144
Koadernaketa: Paper-azala
Erabilgarritasuna: Erabilgarria
Argitalpen data: 2023-05-05
Edizio digitalaren argitalpen data: 2023-11-20
Edizio digitalaren formatua: EPUB
ISBN-a: 978-84-9109-893-5
ISBN digitala (ePUB): 978-84-9109-899-7
Materia: Helduentzako literatura
DESKARGAK
Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.
Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.
Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.
Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.
Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:
Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.
Selvak ama izan nahi du, baina ezusteko batek kolokan jarri dio erabakia. Autobusean, liburu bat topatu du, azpimarrez beteta, eta horren bitartez aurkitu du Andreu, gaztetan ezagutu zuen mutila. Punta s’Arenellako itsasargia da bien abiapuntua; iraganera gerturatu ditu, eta, halaber, elkarren zalantza eta minetara.
Estilo zuzena eta trinkoa darabil Baldak Azpimarrak eleberri laburrean; samurki aurkeztu dizkigu pertsonaien joan-etorriak eta bizitzaren garratzak jarri dizkien oztopoak; biak ala biak ulerberak eta gogoangarriak egingo zaizkio irakurleari, eta, liburua amaitzean, nekez askatu nahiko ditu.
«Haurdun gelditzea erabaki zuenetik haurdunak gertu egokitzen zaizkio etengabe, munduko emakume guztiek halako batean gauza bera erabaki balute bezala. Harekin hizketan hasteko gogoa piztu zaio, baina, zer esaldirekin has daitekeen erabakitzerako, neska altxatu eta geldialdia eskatzeko botoia sakatu du. Haurdunari bidea egiteko altxatu da Selva, eta begiradarekin jarraitu dio, haren ibilera jendartean galdu den arte. Orduan erreparatu die lurrean barreiatuta gelditu diren petaloei eta eserleku gainean ahaztutako liburuari».
Nerea Balda Sanjuan (Irurtzun, 1975). Euskal filologian lizentziaduna da, eta Bigarren Hezkuntzako Euskara eta Literatura irakaslea. 2019an, Pamielak haren lehen eleberria argitaratu zuen: Atzerrian. Eta, 2022an, Zerokotan elkartearen eskutik, DardaraK poesia liburua kaleratu zuen. Sariei dagokienez, 2018an, Ramiro Pinilla eleberri laburren I. lehiaketa irabazi zuen, eta urte berean, Iruñeko egile berrientzako literatur lehiaketan lehen sariak jaso zituen, narrazio eta poesia kategorietan. 2022an, Ramiro Pinilla eleberri laburren V. lehiaketaren irabazlea izan zen.
Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311
EREIN atxikita dago