Bilduma: Poesia, 45
Formatua: 130 x 205 mm
Orrialdeak: 72
Koadernaketa: Paper-azala
Erabilgarritasuna: Erabilgarria
Argitalpen data: 2021-11-04
ISBN-a: 978-84-9109-786-0
DESKARGAK
Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.
Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.
Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.
Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.
Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:
Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.
Blas de Otero-Bilbo Uria nazioarteko poesia saria
Jokin Erkorekak liburu bat idatzi du harrimenezkoa eta kultua, sentibera eta gordina. Asko irakurri dutenen lanak izan ohi dira horrela; denbora baino lehen nostalgia bihurtuak. Hemen ez dago lehenaldirik ez etorkizunik, oraina baino ez. Sortu berri den banda baten antzera, berea ez da soilik erritmoa, ez da soilik letra. Estetika bat da, garaje bat, mundu bat, kontatu diguten mundua baino ederragoa batzuetan, itsuski ederragoa beste batzuetan. Publikoak amaieran beste bat eskatuko du: beste poema bat.
Igor Estankona
Has gaitezen
behar bezala:
alboratu eginen naiz
txinaurrien eresia ez oztopatzeko,
bide emateko eguzki-inar erradiaktiboei,
barruan entzun dadin kanpoko iskanbila
Jokin Erkoreka Abio 1991n jaio zen Gurutzetako ospitalean. Gasteizen igaro zuen haurtzaroa, eta 14 urterekin jatorrizko Bizkaira itzuli zen. Deustuko Unibertsitatean Zuzenbide Ekonomikoa ikasi zuen, eta, ondoren, Musika Industriaren kudeaketa, Bartzelonako Pompeu Fabran. Haxotz hardcore musika taldean zaildu da bereziki testuak idazten; haiekin, bost bilduma eta liburu bat argitaratu ditu, azkena Lore hilak (2020), zeinetan literaturaren zantzuak dakartzan musika gogorrera. La caída del vencejo film labur sarituaren (Mecal, Cannes) soinu-bandaren konposizioan parte hartu zuen. La Espiral blogzine literarioaren editorea da. Denetarik egin du lan: arrainketari, udalekuko begirale, zein diskoteketako backstageetan, besteak beste. Banda du lehen poesia bilduma argitaratua.
Bilbon zehar ikus daiteke, noizik behin, txakurra paseatzen edo Kafe Antzokian kontzertuez gozatzen.
Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311
EREIN atxikita dago
EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107 • 20018 DONOSTIA (Gipuzkoa) • Tel.: (+34) 943 218 300 • Fax: (+34) 943 218 3 11 • erein@erein.eus