
EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus
Adin gomendatua: 14-17 urte
Bilduma: Bioleta Saila, 5
Formatua: 140 x 205 mm
Orrialdeak: 148
Koadernaketa: Paper-azala
Erabilgarritasuna: Erabilgarria
Paperezko edizioaren argitalpen data: 2008-10-30
Azken argitalpen data: 2024-01-23
Edizio digitalaren argitalpen data: 2010-12-04
Edizio digitalaren formatua: EPUB
ISBN paperezko edizioa: 978-84-9746-472-7
ISBN digitala (ePUB): 978-84-9746-609-7
Materia: Helduentzako literatura
DESKARGAK
Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.
Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.
Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.
Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.
Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:
Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.
—Maialen –galdetu nion gero–, zer da maitasuna zuretzat?
—Galdera polita. Maitasuna zer den... –berriro isildu zen. Aurpegi anitzeko panpina, amaiera anitzeko ametsa, zoramen liluragarria... Nik al dakit! Hainbat aurpegi ditu! Berez, guztiz ederra, baina baita tragikoa ere, askotan. Bizitza beraren parekoa da, Idoia, edo hori iruditzen zait niri, abentura bat, agian.
—Ez nabil definizio baten bila, Maialen, zuretzat zer den jakin nahi nuke, horixe besterik ez.
—Kinka larrian jartzen nauzu. Zer den... Zer izatea nahiko nukeen esango dizut, zer den esatea beste kontu bat da, oso gauza pertsonala esango nuke. Inork ba ote daki?
Idoia hemeretzi urte betetzera doa, eta ia urtebete darama etxetik kanpo, nerabezaro zorigabeak eraginiko zauriak sendatu eta bere bizitza propioa antolatu nahian: libre, inongo presiorik gabe. Horregatik,maitasuna ate joka etorri zaionean, gezurra badirudi ere, nahastuta dago. Ezin izango dio, ordea, bihotzaren bultzadari aurka egin, eta bete-betean murgilduko da maitasunaren abenturan. Horrezkero, azken hilabeteetan gorabehera gutxi izandako bizimodua, erabat aldatuko da, tonu arrosaz eta ilunez betetako kaleidoskopio bihurtu arte. Oraingo eleberri honekin, neska gazte baten eskutik, argi-ilunak nagusi diren sentimendu eta harremanen mundu korapilatsura eramaten gaitu Migel Anjelek, arrosatik beltzera, baina beti ere, urdin argia helburu.

Migel Anjel Mintegi Larraza (Ataun, 1949). Txikitandik Beasainen bizi da. Ikasketa teknikoak dituen idazle autodidakta. Helduen literatura eta, batik bat, gazte literatura landu du. Mintegirenak dira, besteak beste eleberri hauek: Udazkena. Urtearen lehena eta azkena (1991); Esker mila, Marlowe (1996); Denak du bere prezioa (2002); Berriz ere hutsetik hastera (2008) eta Barre algarak infernutik (2009).
Donostia Hiria ipuin lehiaketa (1987), Irun Hiria eleberriena (1991) eta Liburu Gaztea saria (2011-2012) irabazi ditu.
Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311
Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren Zuzendaritza Nagusiak finantzatutako proiektua, Kultura Ministerioa