EREIN

Berta Berezi

Berta Berezi

Talde lana

Ilustratzailea: Alexandre Fernandez

Adin gomendatua: 10-13 urte

Bilduma: Auskalo Bumeran, 66

Formatua: 140 x 205 mm

Orrialdeak: 68

Koadernaketa: Paper-azala

Erabilgarritasuna: Erabilgarria

Paperezko edizioaren argitalpen data: 2021-09-30

ISBN paperezko edizioa: 978-84-9109-730-3

Imprimir

ZATI BAT IRAKURRI

Online Kontsultatu PDF formatuan

itxi

Liburuari buruzko prentsa aipuak

DESKARGAK

EROSKETA AUKERAK

Paperezko edizioa Laguntza

9,50 €

Bidalketa gastuak ez daude barne

itxi

Bidalketa gastuak

  • Euskal Herria + Penintsula (Portugal kanpo): 4,50 € (95 €-tik gorako erosketak, bidalketa gastuak dohainik).
  • Balear eta Kanariar Uharteak, Ceuta, Melilla eta munduko gainerako lurraldeak: Erein argitaletxearekin harremanetan jarri erein@erein.eus, helbide elektronikoan edo bezeroaren arretarako telefonoan +34 943 21 83 00.
itxi

Paperezko edizioa

Paperezko edizioaren erosketa.

Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.

itxi

Edizio digitala

Argitalpen digitalaren erosketa (liburu elektronikoa edo eBook)

Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.

Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.

Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.

Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:

  • Apple irakurgailu guztiekin (iPhone, iPad eta iPod touch).
  • Google-eko Android sistema operatiboa duten irakurgailuekin (esaterako, Samsung Galaxy S II edo Samsung Galaxy Tab).
  • Adobe DRMarekin bateragarri, eta baita ere, eReaders bezala ezagunak diren, tinta elektronikoko irakurgailu guztiekin. Adibidez, Sony, Grammata, Movistar BQ, Kobo, leqtor, Nook... etxekoak.

Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.

Bi nobedade ekarri zituen lehen eskola egunak. Batetik, Garbiñe tutoreak haurdun zegoela iragarri zuen. Bestetik, haren ondoan zegoen ikaskide berria aurkeztu zuen taldearen aurrean:

—Ondoan dudan neska honek Berta izena du, eta gurekin egongo da hemendik aurrera. Ongi etorri gure taldera, Berta! Zerbait esan nahiko zenuke beste guztiok zu ezagutzen hasteko-edo?

—Egunkarietan eta telebistan nire jaiotzaren berri eman zuten, oraindik ere amaren tripan nengoela, komunikazio sistema berri bat asmatu nuelako.

—Komunikazio sistema berri bat?

—Bai, Morse Kodea.

Morse kodea asmatzen, misterio ilunak argitzen edota lagunei teknikak irakasten espezialista da Berta. Bai eta bere sinadura bazter guztietara zabaltzen ere: BB.

Egileak

Txabi Arnal

Txabi Arnal

Txabi Arnal Gil (Ermua, 1967)

Ni ez nintzen idazle jaio. Inor ez da idazle jaiotzen. Biluzik etortzen gara mundura, boligraforik gabe, koadernorik gabe. Baina amak, jertseak egin eta prakei azpildura hartzen zien bitartean, ipuinak irakurtzen zizkidan. Ama izan zen erruduna. Ama eta bikain kontatzen zidan Xagu Kaskarin hura. Eta Mortadelo. Eta Filemón. Eta baita Altxorraren Uhartera eramaten ninduen Long John Silver pirata, eta gauen zehar bidaiatzen zuen Batman pertsonaia misteriotsua ere. Horiek guztiek idazteko zaletasuna piztu zidaten.
Hogeita hamar urte pasatu dira nire lehen ipuina idatzi nuenetik. Hogeita hamar liburu baino gehiago eman ditut argitara. Saritua izan naiz batzuetan. Eta gogoak, idazteko gogoak, osorik jarraitzen du.
 

Informazio gehiago

Edu Zelaieta

Edu Zelaieta

Edu Zelaieta Anta (Gasteiz, 1973) irakasle aritu izan da lehengo mende bukaeratik, eta gaur egun ere hala dihardu EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean. Misterio literariotzat har daiteke orain arte sinatutako kontratuetan inoiz ez agertzea haren egiazko lanbidea: etengabeko ikaslea. Ia denbora berean idazle aritu izan da; lehenik, helduentzat; ondoren, zailagoa baita, haurrentzat. Hor ere bada kontu bitxirik: sekula ez du irakurle kontraturik sinatu, eta bidean gero eta lagun gehiago topatu ditu proiektuak kolektiboan sortu eta gauzatzeko. Hortaz, ez harritu itzultzaile, letragile edota gidoilari ikusten baduzu liburuetatik kanpo ere, musikariez, margolariez edo, batek daki, antzezlez lagunduta. 

Informazio gehiago

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

EREIN atxikita dago

dilve  Euskara eta euskal kultura interneten

Jarrai iezaguzu

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107 • 20018 DONOSTIA (Gipuzkoa) • Tel.: (+34) 943 218 300 • Fax: (+34) 943 218 3 11 • erein@erein.eus