
EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus
Bilduma: Narratiba, 152
Formatua: 150 x 220 mm
Orrialdeak: 136
Koadernaketa: Paper-azala
Erabilgarritasuna: Erabilgarria
Argitalpen data: 2024-09-16
Edizio digitalaren argitalpen data: 2025-01-25
Edizio digitalaren formatua: EPUB
ISBN-a: 978-84-9109-936-9
ISBN digitala (ePUB): 978-84-9109-937-6
Materia: Helduentzako literatura
DESKARGAK
Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.
Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.
Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.
Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.
Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:
Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.
Orizarreko herritarrei ia oharkabean iritsi zitzaien gerra. Arrantzale herri hartako gizon-emakumeek ahal zutena egin zuten egoera berrira egokitzeko. Gerra, nolanahi ere, atrezzo hutsa da kontakizunotan, denbora eta espazio bat ematen die Denboraren zubia liburuko zazpi ipuinei eta istorioetako protagonistei.
Gerran gertatu ohi denez, 1936koan ere, Orizar herri txikian herritar batzuk zain zeuden soldaduak Nafarroa aldetik noiz iritsiko eta beste batzuk, berriz, horren beldurrez. Batzuk etxean geratu ziren, beste batzuek ihes. Sentimendu onenetik txarrenetara azaleratu zitzaizkien herritarrei, barru-barrutik.
Era askotako protagonistak ditugu liburuko zazpi narrazioetan: Etxean zeukaten irratia balkoira ateratzen zuten etxeko andre-gizonak, etxepean biltzen ziren herritarrek bazetorkien gerraren albisteak entzun ahal zitzaten. Faxisten aurrerakada gelditzeko gorriek dinamitaz lehertutako ibaiaren gaineko zubia berreraikitzen ibilitako presoaren istorioa. Bi mutil gazte, bataren eta bestearen aita kontrako bandokoak izanik, itsas labarrean adiskidetu zirenak. Gerra bukatu berritan Frantziatik Orizarrera misio sekretuan etorritako neska antropologo eta argazkilaria. Gerran gudari ibilitako gizonaren alaba kementsua.
Orizarren zubia bota zuen gerrak. Gero, presoek berreraiki, errioaren bi aldeak berriro lotzeko. Liburuan tragedia haren garaiko istorioak gogora ekarri nahi izan dira, oroimenaren bidez. Orduan bi aldeak bezala, lotu ditu orain zubiaren denborak bi aldiak.

Iñaki Iturain Azpiroz Orion jaio zen 1956an. Euskal Herriko Unibertsitateko Giza Zientzietako ikasketak ditu eginak. EITB sortu aurretik, telebistarako esatariak prestatzeko, Donostian eratu zen eskolan ibili zen. Ibilbide profesional ia osoa euskarari lotutako lantegietan eman du, euskararen ezagutza, erabilera eta atxikimendua sustatzeko zenbait alorretan, irakasle eta teknikari: HABE, HAEE/IVAP, IRALE, eta EJko Hezkuntza Sailaren NOLEGA programan.
Idazteko zaletasuna izan du gaztetatik. Kazetaritza-lanak egin ditu, batez ere. Aia eta Orioko KARKARA herri-aldizkariaren sortzaileetakoa da, eta han aritu eta trebatu da idazten. Artikuluak idatzi ditu hainbat hedabidetan.
Bere jaioterriaren zenbait arlotan egindako ikerketetan oinarritutako liburuak ere argitaratu ditu: bertako euskararen ezaugarriak, historia, hango bertsolariak, arraunlariak… 2014an, Memoria Historikoaren esparruko Gerra bat barruan degula liburua plazaratu zuen.
Azken 10 urteotan bertsoak eta ipuinak idatzi ditu; zenbait sari eskuratu ere bai. Gerrari buruz plazaratutako liburuan kontatu zituen giza istorioek barruan sortu zizkioten korapiloak askatzeko idatzi du oraingo liburua: Denboraren zubia.
Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311