Adin gomendatua: 8-16 urte
Bilduma: Albumak, 32
Formatua: 290 x 245 mm
Orrialdeak: 56
Koadernaketa: Azal gogorra
Erabilgarritasuna: Erabilgarria
Argitalpen data: 2022-04-25
ISBN-a: 978-84-9109-793-8
DESKARGAK
Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.
Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.
Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.
Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.
Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:
Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.
K. a. 756. Tutmes (nekazari-familia bateko semea) eta Neferu (Egiptoko erregearen semea) jolasean dabiltza Nilo ertzean, piramideen parean, beste hainbat arratsetan bezala. Egun horretan, ordea, zerbait gertatuko da, eta bizia aldatuko die betirako. Haur hauen eskutik, Niloren herrialdean barrena ibiliko da irakurlea; bidaia horretan era askotako abenturak, umorea eta deskubrimendu zirraragarriak aurkituko ditu, eta, hala, antzinako Egiptoko zibilizaziora hurbiltzeaz batera, protagonisten patu harrigarriaren lekuko izango da.
Amparo Errandonea Rodriguezek Antzinako eta Erdi Aroko Historia ikasi zuen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan; ondoren, graduondoko ikasketak egin zituen, Egiptologiaren arloan, Roma-La Sapienza Unibertsitatean eta Pariseko IV-Sorbonne Unibertsitatean; halaber, ikerketa bibliografikoa garatu du Oxford Unibertsitateko Griffith Institutuan. Gainera, idazketa hieroglifikoko eskolak eman ditu Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Antzinako Historiako Sailarekin elkarlanean, eta buru-belarri aritu da nazio-mailako zein nazioarteko biltzarrak eta mintegiak antolatzen eta koordinatzen: besteak beste, Egiptologiari buruzko Biltzar Iberiarrak. Argitaratu dituen lanei dagokionez, nabarmentzekoa da Introducción al antiguo Egipto (Akal, 2016), Antonio Pérez Largacharekin batera idatzia (Errioxako Nazioarteko Unibertsitatea). 2008tik aurrera, diseinuaren arloan trebatzen hasi zen. Besteak beste, Egiptologiari buruzko V. Biltzar Iberiarreko diseinu grafikoaz arduratu zen –Cuencan egin zen, 2015ean–, eta, halaber, erakusketa ibiltari hau diseinatu zuen: Tebas, los tesoros de una ciudad milenaria a las puertas del desierto; el diseño del catálogo Arqueología canaria en Egipto, una visión fotográfica de la Misión de la Universidad de La Laguna en la tumba de Nisemro (TT 209, Luxor, Egipto). 2017tik gaur egun arte, Antzinako Egiptori buruzko ikerketei eskainitako Trabajos de Egiptología (Papers on Ancient Egipt) aldizkari zientifikoaren arte-diseinuaz eta maketazioaz arduratzen da; La Lagunako Unibertsitateak editatzen du argitalpen hori. Bestalde, gaur egun, Madrilgo Debod tenpluan aurkitu diren antzinako grafitoen berreraikuntza digitalean diharduen taldeko kidea da.
Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311
EREIN atxikita dago
EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107 • 20018 DONOSTIA (Gipuzkoa) • Tel.: (+34) 943 218 300 • Fax: (+34) 943 218 3 11 • erein@erein.eus