Itzultzailea: Navarro, Koro; Rosetta Testu Zerbitzuak, S.L.
Bilduma: Poltsiko.e, 19
Formatua: 125 x 190 mm
Orrialdeak: 280
Koadernaketa: Paper-azala
Erabilgarritasuna: Erabilgarria
Argitalpen data: 2014-04-29
Edizio digitalaren argitalpen data: 2014-06-05
Edizio digitalaren formatua: EPUB
ISBN-a: 978-84-9746-876-3
ISBN digitala (ePUB): 978-84-9746-916-6
DESKARGAK
Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.
Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.
Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.
Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.
Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:
Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.
Liburu honen argitalpenak Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko laguntza izan du.
Hamabost urtetik gora etxetik kanpo eman ondoren, Julian Zautuola bere jaioterrira itzuli da. Gizon diruduna da orain, eta, hala, gurasoen baserria zaharberritu eta bailarako neska batekin ezkondu da: Inexarekin.
Alabaina, Julianek bihotza mindua du, obsesionatua dago maite izan zuen eta oraindik ere maite duen emakumearen oroitzapenarekin eta ez da gauza bere emazteak eskaintzen dion guztia estimatzeko.
Itahisa da emakume haren izena. Itahisa da obsesioaren izena. Itahisak EGUNSENTIKO ARGIA esan nahi du.
Julianen itzulerak, gainera, susmo txarrak eta esamesak sortu ditu herritarren artean.
Zergatik ez ote zuen Ameriketarako bidea jarraitu?
Zergatik gelditu ote zen Tenerifeko Orotavan?
Nola lortu ote zuen halako dirutza metatzea?
Eta zergatik itzuli zen azkenean bere sorterrira?
Julian jaio zen bailara, Bilbo eta Tenerifeko uhartea dira kontakizun honen gertalekuak, grinaz, desengainuz eta mendekuz beteriko istorio honetan. Izan ere, 1800 inguruan gertatzen da hau dena, ontzi-jabeak, esklabo-tratulariak eta merkatariak ahalik eta dirutza handienak lortzen saiatzen ziren garai batean.
Gaur egun Larrabetzun bizi da. Kukubiltxo antzerki taldearen sortzaile izan zen, eta itzulpen lanez gainera, gidoiak, hezkuntzako bideoak eta telebistarako haur saioak egin zituen, 1983 eta 1992 urteen bitartean.
1986an Euskal Herriko leiendak bilduma idatzi zuen. 1998 urtean argitaratu zuen bere lehenengo eleberria: Judu-kale. Haren ondoren etorri ziren: Antsoren dorreak; Kattalin; Señor de la Guerra; Maria Galanta, abadesa; Ogaiztarrak; La voz de Lug; La Comunera; El verdugo de Dios; Hautsi da katea; A la sombra del templo; Sorginak; La Brecha; El jardín de la oca; Placeres reales; Otalorea; Perlas para un collar (Ángeles de Irisarrirekin batera); La Universal; Pozoia Koroari; Urak dakarrena; Egunsentiko argia; Enda Lur; Isilpean gordea; Esne eta eztizko lurra eta Amamaren grafitiak.
Idazle emankorra da, eta gazte literaturan ere jardun du. Erregearen mezularia, Ilargiaren alaba, Antso III. Nagusia eta Muerte en el priorato dira horren erakusgarri.
Haur literaturan egin du azken saiakera Nur pertsonaiarekin; liburu horretako protagonista idazlearen beraren biloban oinarritua da.
Frantsesera, alemanera, portugesera, txinerara eta errusierara itzuli dituzte bere lanak, eta hainbat komunikabidetako kolaboratzaile aritzen da.
Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311
EREIN atxikita dago
EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107 • 20018 DONOSTIA (Gipuzkoa) • Tel.: (+34) 943 218 300 • Fax: (+34) 943 218 3 11 • erein@erein.eus