EREIN

Ehun metro

Ehun metro

Ramon Saizarbitoria

Bilduma: Narratiba, 124

Formatua: 150 x 220 mm

Orrialdeak: 112

Koadernaketa: Paper-azala

Erabilgarritasuna: Erabilgarria

Argitalpen data: 2020-06-15

ISBN-a: 978-84-9109-507-1

Imprimir

ZATI BAT IRAKURRI

PDF formatuan

DESKARGAK

EROSKETA AUKERAK

Paperezko edizioa Laguntza

12,50 €

Bidalketa gastuak ez daude barne

itxi

Bidalketa gastuak

  • Euskal Herria + Penintsula (Portugal kanpo): 4,50 € (95 €-tik gorako erosketak, bidalketa gastuak dohainik).
  • Balear eta Kanariar Uharteak: 6,80 € (95 €-tik gorako erosketak, bidalketa gastuak dohainik).
  • Europa*: 15 €
  • Europa**: 23 €
  • Munduko gainerako lurraldeak: Erein argitaletxearekin harremanetan jarri erein@erein.eus, helbide elektronikoan edo bezeroaren arretarako telefonoan +34 943 21 83 00.

* Alemania, Austria, Belgika, Danimarka, Eskozia, Finlandia, Frantzia, Gales, Holanda, Ingalaterra, Irlanda, Ipar Irlanda, Italia, Luxenburgo, Monako, Portugal eta Suedia.
** Bulgaria, Txekiar errepublika, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Grezia, Hungaria, Letonia, Lituania, Polonia eta Errumania.

itxi

Paperezko edizioa

Paperezko edizioaren erosketa.

Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.

itxi

Edizio digitala

Argitalpen digitalaren erosketa (liburu elektronikoa edo eBook)

Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.

Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.

Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.

Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:

  • Apple irakurgailu guztiekin (iPhone, iPad eta iPod touch).
  • Google-eko Android sistema operatiboa duten irakurgailuekin (esaterako, Samsung Galaxy S II edo Samsung Galaxy Tab).
  • Adobe DRMarekin bateragarri, eta baita ere, eReaders bezala ezagunak diren, tinta elektronikoko irakurgailu guztiekin. Adibidez, Sony, Grammata, Movistar BQ, Kobo, leqtor, Nook... etxekoak.

Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.

Ehun metro nobela 1976an argitaratu zen, nahiz eta 1974rako amaituta egon. Franco diktadorea 1975ean hil zen, baina 1976an argia ikusi zuen nobelaren lehen edizioak ez zuen artean indarrean zegoen zentsura-legerik gainditu, eta, edizioa bahitu eta liburu-dendetatik erretiratzearekin batera, egilea bera ere prozesatu eta epaitua izan zen. Urte berean, ordea, zentsura-legea desagertzearekin batera, nobela liburu-dendetara itzuli zen.

Behin eta berriz aipatu dira nobelaren arkitektura, kontakizunean erabilitako teknika, baliabide eta estrategia aberatsak. Eta hori guztia argumentu xume baten euskarri: poliziarengandik ihesi doan aktibista batek zerraldo erori bitartean egindako ehun metroren kontaketa. Metro horietan, polizien tiro eta jazarpenari ihesi, bere bizitzako pasadizo batzuk dakartza oroimenera protagonistak.

Iheslariak berak aukeratutako taberna itxi bateko terrazan eserita dagoen lekuko anonimoarengana bideratzen ditu urratsak. Huraxe aukeratu du, gero eta barnerago susmatzen duen heriotzaren zafraldiekin batera, helduleku, eta sakrifizio erritual baten aurrean bageunde bezala, testigu harixe eskainiko dio bizitza ofrendan. Zergatik eta zertarako hil modu antzu horretan, dio ritornello gisa errepikatzen den kantak.

Nobela hunkigarria gertatu zen argitaratu zenean, eta gaur egun ere berdin hunkitzen gaitu.

Ramon Saizarbitoria

Ramon Saizarbitoria

Ramon Saizarbitoria (Donostia, 1944). Soziologoa eta idazlea. 60ko urteetatik aurrera euskal hedabide gehienetan hartu du parte. 1967an LUR argitaletxea sortu zuen beste idazle batzuekin batera, eta 70eko urteetan Oh Euzkadi Literatur aldizkaria. 1992an IV. Rikardo Arregi kazetaritza saria irabazi zuen. 1971n “Kapitaina” ipuin aipagarria argitaratu zuen Hegatsez liburuan. Nobelagile handia da egilea: Egunero hasten delako (1969), Ehun metro (1976), Ene Jesus (1976) Kritika Saria, Hamaika pauso (1995) Kritika Saria eta Bihotz bi (1996) Kritika Saria. Aberriaren alde (aberriaren kontra) saio aipagarria 1999koa da. Gorde nazazu lurpean (2000) Kritika Saria eta Euskadi Literatura Saria 2001 (jatorrian Gorde nazazu lurpean liburukoak izanik, argitarapen berri bat izan zuten: Gudari zaharraren gerra galdua [2000], Rossetti-ren obsesioa [2001] eta Bi bihotz, hilobi bat [2001]), Kandinskyren tradizioa (2003), Martutene (2012) Euskadi Literatura Saria 2013, Kritika Saria 2012 Euskarazko Narratiba Saria, 2012ko 111 Akademiaren Saria eta finalista 2013ko Espainiako Sari Nazionalean eta Lili eta biok (2016).

Informazio gehiago

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

EREIN atxikita dago

dilve  Euskara eta euskal kultura interneten

Jarrai iezaguzu

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107 • 20018 DONOSTIA (Gipuzkoa) • Tel.: (+34) 943 218 300 • Fax: (+34) 943 218 3 11 • erein@erein.eus