EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus
Ilustratzailea: Iosune Avila Rodriguez
Bilduma: Saiopaperak-Pentsamen.Gizartea, 29
Formatua: 160 x 240 mm
Orrialdeak: 240
Koadernaketa: Paper-azala
Erabilgarritasuna: Erabilgarria
Paperezko edizioaren argitalpen data: 2020-05-20
Edizio digitalaren argitalpen data: 2021-06-15
Edizio digitalaren formatua: EPUB
ISBN paperezko edizioa: 978-84-9109-497-5
ISBN digitala (ePUB): 978-84-9109-614-6
Materia: Helduentzako literatura
DESKARGAK
Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.
Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.
Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.
Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.
Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:
Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.
Gaur egun, badakigu asko eta asko direla historian zehar teknologiaren esparruari ekarpenak egin dizkioten emakumeak. Baina gutxik lortu dute aitortza, beren asmakizunetatik eta lanetatik bizitzea eta gizartearen esker ona jasotzea. Gehienak, tamalez, ez dira aintzat hartuak izan, eta, horien artean, asko dira gutxietsirik eta zangopilaturik bizi izan direnak. Makina bat hil dira pobrezia gorrian ere, haien sormenaz baliatu den gizarteak baztertuta eta ahaztuta, askotan.
Liburu hau urrats txiki bat baino ez da teknologiarekin, asmakizunekin, enpresarekin eta beste hainbat arlorekin zerikusia izan duten emakumeak nabarmentzeko eta egokitu izan zaien egitekoa zalantzan jartzeko.
Zoritxarrez, ordea, ezagutza merezi duten emakume asko daude iluntasunean, oraindik, orri hauetan ere tarterik izan ez dutenak. Lan honek balio beza, bada, emakume horiek guztiak apaltasunez omentzeko, eta gizarte justuago bat lortzeko zer egin handia dagoela ez ahazteko. Izan ere, ez dago ulertzerik gizateriak gaurdaino egin duen bidaia luzea, emakume horien guztien bultzada eta ekarpena kontuan hartu gabe.
Iosune Avila Rodriguez (Donostia, 1972). Biologia Zientzietan lizentziatua eta Osasun Dokumentazioan diplomatua. Gaur egun, Zumarragako Eskualdeko Ospitalean dihardu, kodetzaile kliniko gisa.
Gazte-gaztetatik ditu gustuko marrazketa eta arte plastikoak, eta, hamabost urte zituenerako,musika-ekitaldi baterako 14 x 5 metroko horma-irudi bat egin zuen. Autodidakta da, eta askotariko teknikekin esperimentatzen du; baina eskuz egindako marrazkia, argazkigintza eta tresna digitalak baliatzen ditu, batik bat. Bere gai gogokoenak ilustrazioa, erretratua eta emakumeen eta animalien irudiak dira. Hainbat enpresarekin elkarlanean aritu da kartelak egiten, baita arropa marka batzuekin ehunen estanpazioan ere.
Emakumeak teknologiaren historian da ilustratu duen lehen liburua.
Gontzal Avila Rodriguez (Donostia, 1959). Magisteritzan diplomatua eta Biologia Zientzietan lizentziatua. Zenbait urtez Lehen Hezkuntzan eta Lanbide Hezkuntzan irakasle aritu da, eta, gaur egun, DBHn dihardu, Teknologiako irakasle gisa.
Argazkilaritzaren hastapena DBHko Ikasleentzat (Erein, 2001), eta Lanbide Hezkuntzarako Osasun-arreta (Jakinbai, 2009) argitaratu ditu.
Bestalde, Elhuyar (2000) eta Vida Apicola (2001) aldizkarietan erleen munduari buruzko artikuluak idatzi ditu.
Narratiban ere sartu-irtenak egin ditu, eta bidaia-kronikak argitaratu ditu Egunkarian, Berrian eta Diario Vascoren Zabalik gehigarrian.
Denbora librea duenean, familiarekin edo lagunekin mendira joateko eta bidaiatzeko aprobetxatzen du.
Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311
EREIN atxikita dago