EREIN

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus

Emo-oroitu Adineko pertsonen gaitasun sozio-emozionalen sustapena narriadura kognitiboaren prebentziorako

Emo-oroitu

Talde lana

Bilduma: Saiopaperak-Pentsamen.Gizartea, 37

Formatua: 160 x 240 mm

Orrialdeak: 160

Koadernaketa: Paper-azala

Erabilgarritasuna: Erabilgarria

Paperezko edizioaren argitalpen data: 2023-11-21

ISBN paperezko edizioa: 978-84-9109-932-1

Materia: Helduentzako literatura

Imprimir

ZATI BAT IRAKURRI

PDF formatuan

DESKARGAK

9788491099321

EROSKETA AUKERAK

Paperezko edizioa Laguntza

Salmenta prezioa

16,00 €

Bidalketa gastuak ez daude barne

itxi

Bidalketa gastuak

  • Euskal Herria + Penintsula (Portugal kanpo): 4,50 € (95 €-tik gorako erosketak, bidalketa gastuak dohainik).
  • Balear eta Kanariar Uharteak, Ceuta, Melilla eta munduko gainerako lurraldeak: Erein argitaletxearekin harremanetan jarri erein@erein.eus, helbide elektronikoan edo bezeroaren arretarako telefonoan +34 943 21 83 00.
itxi

Paperezko edizioa

Paperezko edizioaren erosketa.

Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.

itxi

Edizio digitala

Argitalpen digitalaren erosketa (liburu elektronikoa edo eBook)

Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.

Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.

Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.

Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:

  • Apple irakurgailu guztiekin (iPhone, iPad eta iPod touch).
  • Google-eko Android sistema operatiboa duten irakurgailuekin (esaterako, Samsung Galaxy S II edo Samsung Galaxy Tab).
  • Adobe DRMarekin bateragarri, eta baita ere, eReaders bezala ezagunak diren, tinta elektronikoko irakurgailu guztiekin. Adibidez, Sony, Grammata, Movistar BQ, Kobo, leqtor, Nook... etxekoak.

Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.

PLEC2021-008171 egitasmoa, honako erakunde hauek sustatua: Ministerio de ciencia e innovación", "NextGenerationEU", "Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia", "Agencia Estatal de Investigación"."

DESKARGA GUNEA: Fitxak eta Saioak

Narriadura kognitiboko prozesuek eragiten dituzten gaixotasunak (adibidez, alzheimerra) dira adineko pertsonen desgaitasun eta mendekotasunen arrazoi nagusiak. Gure inguruan, dementzia duten pertsonen kopuruak nabarmen egingo du gora, 2050ean biztanleriaren %4ra iritsi arte. Gaixotasun horien prebentziozko esku-hartzeek ikuspegi multifaktoriala izan behar dute. Horrela, Karolinska institutuaren FINGER (Finnish Geriatric Intervention Study to Prevent Cognitive Impairment and Disability) proiektuak frogatu zuen arrisku-faktoreak kontrolatzeko eta babes-faktoreak hobetzeko arlo-anitzeko esku-hartze batek dementzia-arrisku handia duten pertsonen narriadura kognitiboaren eragina murrizten zuela.

GOIZ ZAINDU izeneko ikerketa pilotu batean (2018-2020 urteen artean Beasainen egindakoa), FINGER metodologia euskal herritarrentzat egokitu zen. Osakidetzarekin eta Beasaingo udaletxearekin elkarlanean, CITA Alzheimer Fundazioak, beste erakunde batzuekin batera, 4 arlotako FINGER metodologia ezarri zuten: 1) Arrisku-faktore kardiobaskularren kontrol zorrotza, 2) Entrenamendu kognitiboa, 3) Entrenamendu eta jarduera fisikoa, eta 4) Ohitura dietetikoak eta nutrizio-ohiturak aldatzea. Berrikuntza gisa, Qualiker gure ikerketa taldeak bosgarren faktore bat gehitu zion: 5) Gaitasun sozio-emozionalen entrenamendua. Hain zuzen ere, azken arlo honen inguruko esku-hartzea biltzen du liburu honek.

EMO-OROITU, adineko pertsonen gaitasun sozio-emozionalen sustapena narriadura kognitiboaren prebentziorako programa diseinatzerakoan (liburuaren “III. Zatia), hezkuntza emozionala zahartzaroan ezartzeari buruzko kontzeptualizazio teorikoak “I. Zatia” eta gaiari buruzko ikerketen ekarpenak “II. Zatia” hartu ziren kontuan, adineko pertsonek bizi behar dituzten egoeretara modu eraginkorrean egokitzeko jarduera erabilgarriak diseinatu, inplementatu eta ebaluatuz. Horrela, EMO-OROITU (emozioen bitartez oroitu) izeneko esku-hartze programaren diseinuak sei gai-multzo hauek barne hartu ditu: I) Psikohezkuntza, II) Kontzientzia emozionala, III) Komunikazio emozionala, IV) Erregulazio emozionala, V) Bakardadeari aurre egitea, eta VI) Ongizate subjektiboaren sustapena.

Egileak

Amaiur Olarza

Naia Ros

Nekane Balluerka

Arantxa Gorostiaga Manterola

Aitor Aritzeta

Aitor Aritzeta. Psikologian Doktorea. Emozioak eta Gaitasun sozioemozionalen irakasgaiko irakaslea Psikologiako Graduan, Euskal Herriko Unibertsitatean. Guztira 60 argitalpen inguru ditu, artikulu zientifikoak, liburuak eta liburuko atalak batuta, eta 100dik gora kongresu zientifikotan parte hartu du. Psikologian genero ikuspegia kontuan hartzen duten hainbat egitasmotan parte hartu du, berdintasunaren legea ebaluatuz, lan ekipoen eraginkortasuna eta generoa ikertuz, lidergoa eta generoaren inguruko tesi bat zuzenduz, eta bide segurtasuna eta generoaren arteko harremana ikertuz. 

Informazio gehiago

Goretti Soroa

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

EREIN atxikita dago

dilve  Euskara eta euskal kultura interneten

Jarrai iezaguzu