
EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus
Bilduma: Narratiba, 164
Formatua: 150 x 220 mm
Orrialdeak: 54
Koadernaketa: Paper-azala
Erabilgarritasuna: Erabilgarria
Argitalpen data: 2026-05-04
ISBN-a: 978-84-1093-115-2
Materia: Helduentzako literatura
DESKARGAK
Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.
Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.
Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.
Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.
Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:
Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.
Nobelarekin batera, pack moduan eskaintzen dugun liburua Ramon Saizarbitoriaren Ene Jesus nobelaren irakurketa grafiko bat da, Joxean Muñozek egina. Ez da ilustrazio bilduma arrunta. Irudiek ez dute kontakizuna azaltzen, testua bera irudi bihurtzen du Muñozek, ikusizko baliabideetara ekarriz nobelan aurkitzen dituen ezaugarri nagusiak: kode desberdinen arteko tentsioa, ordena narratiboaren apurketa, diskurtsoaren zatikatzea, esandakoaren estaltzea eta berreraikitzea, nobela bat nobela baten hausturaz kontatzeko ahalegina. Irudiok esan nahiaren eta esan ezinaren arteko tentsio emozionala transmititzen dute, Ene Jesus nobelari omenaldi eginaz.

Joxean Muñoz Otaegi (Donostia 1957).
Arte garaikidearen historia eta zinemarako gidoigintza ikasi zituen. Literaturan aritu da, diseinu grafikoan baita ere, eta, batez ere, gidoigintzan, telebistarako, zinemarako eta komikietarako. Erakusketak sortzea izan du urte askotan lanbide nagusia, baita kultur proiektuak sortzea eta kudeatzea ere. Kultura politikan dihardu azken urteotan, Eusko Jaurlaritzan.
Hainbat poema liburu argitaratu ditu Parentesiak (etab.) (1984), Begien Bizkar eta beste bi bilduma, auto editatuak. Hainbat artikulu eta zutabe idatzi ditu, Oh! Euzkadi aldizkarian, Euskaldunon Egunkarian, Berrian, Jakinen, Diario Vascon, eta hainbat aldizkari espezializatutan. Espainiako Goya Saria irabazi zuen 2000. urtean Karramarro Uhartea animazio filmarengatik, Inazio Mujika Iraolarekin batera idatzia eta Txabi Basterretxearekin batera zuzendua. Txabi Basterretxearekin egin zuen, baita ere, Tortolika eta Tronbon, animazioko film laburra, Kimuak programarako hautatua izan zena (1998). Zinemagintzatik erakusketagintzara egin zuten biek jauzi. Erakusketa tematikoak, batetik, Komikiak 100, EkoConsum, Atarian, Cristina-Enea edo Badu Bada bezalakoak, sortzaile baten lanaren ingurukoak besteak, hala nola Antton Olariaga, Joxe Mari Zabala, Ivan Zulueta, Gabriel Celaya, Isabel Azkarate, John Zabalo “Txiki”, Nestor Basterretxea…
Komikietarako gidoiak idazten GABAIren Vascos con Historia sailean hasi zen, (J.A. Lopetegi marrazkilari zela, R. Castellanok sortutako pertsonaiekin). Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen hiru abentura idatzi zituen gero (J.A. Lopetegiren marrazkiez, hauek ere), “Barnetegian Tiroka” izeneko komikia (J.L. Nazabalen marrazkiez), HABE aldizkarirako, eta Iratiren zikloa –bigarren aletik aurrera–, Juan Luis Landa marrazkilariak sortutako unibertsoaren baitan: Boldroren domina, Iratiren zigorra eta Saiak.
Tabakalera, Kultura Garaikiderako Nazioarteko Zentroaren zuzendari nagusia izan zen, 2006tik 2010ra. Kultura Sailburuordea izan da Eusko Jaurlaritzan, 2013tik 2020ra. Kultura Sailordetzako aholkularia da, egun.

Ramon Saizarbitoria (Donostia, 1944). Soziologoa eta idazlea. 1967an LUR argitaletxea sortu zuen beste idazle batzuekin batera, eta 70eko urteetan Oh! Euzkadi Literatur aldizkaria. Euskal narratzailerik ezagunenetako eta baloratuenetako bat da bai Euskal Herri barruan bai kanpoan ere.
Hauek dira bere nobelen izenburuak: Egunero hasten delako (1969), Ehun metro (1976), Ene Jesus (1976), Hamaika pauso (1995), Bihotz bi (1996), Gorde nazazu lurpean (2000; jatorriz liburu honetakoak izanik, argitalpen bakartua izan zuten barruko kontakizun hauek: Gudari zaharraren gerra galdua, Rossetti-ren obsesioa eta Bi bihotz, hilobi bat), Martutene (2012) eta Lili eta biok (2015).
Bioleta sailean argitaratuak ditu gazteentzako bi kontakizun: Kandinskyren tradizioa (2003) eta Miren eta erromantizismoa (2019).
Aberriaren alde (eta kontra) saio aipagarria 1999koa da.
Hainbat aldiz irabazi du Kritika saria eta Euskadi Literatura saria bere eleberriekin.
Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311