
EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus
Bilduma: Narratiba, 164
Formatua: 150 x 220 mm
Orrialdeak: 128
Koadernaketa: Paper-azala
Erabilgarritasuna: Ez erabilgarria
Katalogoan zein egoeretan dagoen: Argitara bidean
Argitalpen data: 2026-05-04
ISBN-a: 978-84-1093-067-4
Materia: Helduentzako literatura
DESKARGAK
Salmenta prezioa
19,50 €
Bidalketa gastuak ez daude barne
Stock-ik gabe
Erabilgarritasuna kontsultatu
Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.
Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.
Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.
Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.
Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:
Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.
Gela batean itxita daukaten gizon bat. Gizon hori historiak kontatzen saiatzen da. Kontatu nahi lituzkeen historiak gogoratu nahi ez lituzkeen historiekin korapilatzen zaizkio: lagunak, Mutua, Samuel, Abel, eta batez ere Marga. Aitaren gorpua, etxean. Eta ama. Ama izugarria. Amaren maitasun itogarria. Elementu minimoekin ondu zuen Saizarbitoriak, kontakizun latz, etsi, esperantzarik gabeko hau.
Ramon Saizarbitoriaren hirugarren nobela da Ene Jesus. 1976an argitaratu zuen, Egunero hasten delako eta Ehun metroren ondoren. Bi hauek orduan sortzen ari zen euskal irakurlego berriaren berotasuna jaso bazuten, Ene Jesus nobelak isilik utzi zituen irakurle horietako asko. Mutu. Urte askotako isiltasuna eragin zion idazleari ere. Ene Jesus argitaratu ondoren, hemeretzi urte pasatu zituen Saizarbitoriak nobelarik argitaratu gabe. Bere nobelagintza mutur posible bateraino eramana zuen testu honekin.
Historiak kontatu ezinetik abiatuta, nobela muturreko, nobela hunkigarri, nobela ahantz ezina idatzi zuen Ramon Saizarbitoriak. Irakurle ausartentzat idatzia, orduan bezala gaur egun ere.

Ramon Saizarbitoria (Donostia, 1944). Soziologoa eta idazlea. 1967an LUR argitaletxea sortu zuen beste idazle batzuekin batera, eta 70eko urteetan Oh! Euzkadi Literatur aldizkaria. Euskal narratzailerik ezagunenetako eta baloratuenetako bat da bai Euskal Herri barruan bai kanpoan ere.
Hauek dira bere nobelen izenburuak: Egunero hasten delako (1969), Ehun metro (1976), Ene Jesus (1976), Hamaika pauso (1995), Bihotz bi (1996), Gorde nazazu lurpean (2000; jatorriz liburu honetakoak izanik, argitalpen bakartua izan zuten barruko kontakizun hauek: Gudari zaharraren gerra galdua, Rossetti-ren obsesioa eta Bi bihotz, hilobi bat), Martutene (2012) eta Lili eta biok (2015).
Bioleta sailean argitaratuak ditu gazteentzako bi kontakizun: Kandinskyren tradizioa (2003) eta Miren eta erromantizismoa (1919).
Aberriaren alde (eta kontra) saio aipagarria 1999koa da.
Hainbat aldiz irabazi du Kritika saria eta Euskadi Literatura saria bere eleberriekin.
Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311
Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren Zuzendaritza Nagusiak finantzatutako proiektua, Kultura Ministerioa