Itzultzailea: Rey Escalera, Fernando; Vilches Plaza, Mikel
Bilduma: Uzta gorria, 16
Formatua: 135 x 205 mm
Orrialdeak: 616
Koadernaketa: Paper-azala
Erabilgarritasuna: Erabilgarria
Argitalpen data: 2014-12-03
Edizio digitalaren argitalpen data: 2015-02-23
Edizio digitalaren formatua: EPUB
ISBN-a: 978-84-9746-927-2
ISBN digitala (ePUB): 978-84-9746-959-3
DESKARGAK
* Alemania, Austria, Belgika, Danimarka, Eskozia, Finlandia, Frantzia, Gales, Holanda, Ingalaterra, Irlanda, Ipar Irlanda, Italia, Luxenburgo, Monako, Portugal eta Suedia.
** Bulgaria, Txekiar errepublika, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Grezia, Hungaria, Letonia, Lituania, Polonia eta Errumania.
Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.
Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.
Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.
Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.
Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:
Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.
Hilabete joan da Foruzaingoko Amaia Salazar inspektoreak bere semea heriotzatik salbatu eta Berasategi doktorea atxilotu zuenetik. Amaiak oraindik arriskuan ikusten du bere burua, ordea.
Elizondoko neskatiko baten bat-bateko heriotzak susmoak piztuko ditu: haurrak gorriune bat du aurpegian, eta aita haurraren gorpua eramaten saiatu da. Neskatikoaren birramonak uste du heriotzaren erantzulea Inguma dela, hots, lo dauden pertsonak geldiarazi ondoren haien hatsa edan eta bizia kentzen dien demonioa. Auzitegiko medikuaren txostenetatik abiatuta, beste haur ttiki batzuen heriotzak ikertzen hasiko da Amaia Salazar, eta, horrela, aztarna harrigarriak aurkituko ditu Baztan osoan barna.
Eta, bitartean, oihanetik, sekulako ekaitza heldu da egiarik latzena lurperatzeko.
Eskaintza ekaitzari da Baztango trilogiaren hirugarren liburua, eta aurreko bietan bezala, maisuki azalduak ageri dira trama nagusian familia harremanak, bikote harremanak, gurasotasuna… eta horrek guztiak kontakizuna are interesgarriago bihurtzen du. Erritmo bizkor eta ezin utzizkoan irakurtzeko.
Dolores Redondo Meira Donostian jaio zen, 1969an, eta Zintruenigon bizi da. Zuzenbide- eta Sukaldaritza-ikasketak egin zituen, eta kontaera laburren eta haurrentzako ipuinen bidez hasi zuen bere literatura-ibilbidea. 2013an argitaratu zuen Baztango trilogiaren lehen liburua, Zaindari ikusezina, eta ikaragarrizko arrakasta izan zuen gaztelaniaz ez ezik euskaraz ere. Bertan oinarrituta egin zen izen bereko film arrakasta handikoa ere. Trilogiaren hurrengo liburuak dira: Hezurren ondarea eta Eskaintza ekaitzari.
2016an, Planeta saria eman zioten Hori guztia emango dizut eleberriarengatik, Ereinen argitaratua 2017an.
Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311
EREIN atxikita dago
EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107 • 20018 DONOSTIA (Gipuzkoa) • Tel.: (+34) 943 218 300 • Fax: (+34) 943 218 3 11 • erein@erein.eus