EREIN

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus

Euskalduntzearen atakan Helduen euskalduntzea eta alfabetatzea: 1956-1986

Euskalduntzearen atakan

Kepa Larrea

Bilduma: Unibertsitate Saila, 17

Formatua: 170 x 240 mm

Orrialdeak: 296

Koadernaketa: Paper-azala

Erabilgarritasuna: Erabilgarria

Paperezko edizioaren argitalpen data: 2005-02-24

ISBN paperezko edizioa: 978-84-9746-193-1

Materia: Helduentzako literatura

Imprimir

DESKARGAK

EROSKETA AUKERAK

Paperezko edizioa Laguntza

Salmenta prezioa

18,55 €

Bidalketa gastuak ez daude barne

itxi

Bidalketa gastuak

  • Euskal Herria + Penintsula (Portugal kanpo): 4,50 € (95 €-tik gorako erosketak, bidalketa gastuak dohainik).
  • Balear eta Kanariar Uharteak, Ceuta, Melilla eta munduko gainerako lurraldeak: Erein argitaletxearekin harremanetan jarri erein@erein.eus, helbide elektronikoan edo bezeroaren arretarako telefonoan +34 943 21 83 00.
itxi

Paperezko edizioa

Paperezko edizioaren erosketa.

Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.

itxi

Edizio digitala

Argitalpen digitalaren erosketa (liburu elektronikoa edo eBook)

Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.

Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.

Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.

Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:

  • Apple irakurgailu guztiekin (iPhone, iPad eta iPod touch).
  • Google-eko Android sistema operatiboa duten irakurgailuekin (esaterako, Samsung Galaxy S II edo Samsung Galaxy Tab).
  • Adobe DRMarekin bateragarri, eta baita ere, eReaders bezala ezagunak diren, tinta elektronikoko irakurgailu guztiekin. Adibidez, Sony, Grammata, Movistar BQ, Kobo, leqtor, Nook... etxekoak.

Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.

Euskal kultura idatzia agertu zen une beretik euskaldun alfabetatuak izan dira; bestela, definizioz euskal kultura idatziaz hitz egitea ezinezkoa litzateke, euskaldun alfabetatu horiek izan baitira urtez urte kultura idatziaren egileak. Eta horiekin batera, motibazio guztiz pragmatikoak (linguistikoak, komertzialak, erlijiosoak...) zituzten euskaldun berri gutxi batzuk ere agertu ziren. Geroago, XIX. mendearen amaieran, motibazio pragmatiko horiekin batera motibazio ideologikoa ere agertu zen euskaldun berriengan. Beti ere, euskaldun zahar alfabetatu zein euskaldun berri gutxi batzuez ari gara. Hala ere, XX. mendearen erdialdean, alegia, 36ko Gerrateak sortutako hutsartearen eta krisialdiaren ondoren, euskaldunen belaunaldi gazteen artean batez ere, ordura arte ez bezalako kontzientziatze prozesu bat hozitu zen. Kontzientziatze prozesu horren eragile nagusiak bi izan ziren: bata, II. Mundu Gerraren amaieran Europatik zetozen mugimendu politiko eta filosofikoak (humanismoa, existentzialismoa eta era askotako ezker mugimendu berriak) eta, bestea, Hego Euskal Herriaren bilakaera ekonomikoa.
Helduen euskalduntze-alfabetatzea, jakina, testuinguru horretan kokatu beharra dago. Izan ere, Euskal Herrian -eta inguruko lurraldeetan ere- aurrekaririk ez duen prozesu baten bidez, 70eko hamarkadaren erdialdetik gaur egunera arte batez beste 40.000 pertsona heldu matrikulatzen dira urterik urte helduentzako euskara eskoletan. Mugimendu hori ez da gertaera isolatu bat, baizik eta euskal kulturaren beste agerpen batzuekin batera (ikastolak, kantagintza, liburugintza, euskarazko aldizkariak...) 6Oko hamarkadan abian jarri zen euskal kontzientziatze berri baten emaitza. Espainia eta Frantziako gobernuen laguntzarik gabe -eta maiz gobernuak kontra zituela- sortu zen mugimendu hau erabat bizirik eta indarrean dago gaur egun Euskal Herri osoan. Tarte horretan antolamenduari (ekimen pribatua/publikoa, irakasle zaletuak/profesionalak), metodologiari (metodo tradizionalak/komunikatiboak) eta, nola ez, euskalduntze eta alfabetatze izaera berari (alfabetatze literarioa/kulturala, motibazio ideologikoa/pragmatikoa) atxikitako hainbat ikuspegi, arazo eta oztopo gainditu behar izan ditu helduen euskalduntze eta alfabetatzeak. Azken batean euskara da euskaldunak gehien kohesionatzen dituen elementua, euskara barik ez baita euskaldunik.
 

Kepa Larrea

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren Zuzendaritza Nagusiak finantzatutako proiektua, Kultura Ministerioa

Unión Europea