
EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus
Ilustratzailea: Maite Gurrutxaga
Adin gomendatua: 8-12 urte
Bilduma: Pikotxean saila, 3
Formatua: 150 x 210 mm
Orrialdeak: 40
Koadernaketa: Paper-azala
Erabilgarritasuna: Erabilgarria
Paperezko edizioaren argitalpen data: 2020-11-30
ISBN paperezko edizioa: 978-84-9109-628-3
Materia: Haur literatura
DESKARGAK
Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.
Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.
Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.
Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.
Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:
Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.
Amonak ez daki zer diren dilistak, lentejak esaten du; ilbeltza deitzen dio urtarrilari; ondo zegoenean, eskribitu egiten zituen dendan erosi behar zituen gauzak paper-mutur batean, eta ulertu ez baina entenditu egiten zituen nire arazoak.
Amonarekin abestu ezin da egin, baina kantatzea asko gustatzen zaio: batez ere, Bautista Basterretxe delako tipo baten abesti bat. Eta gaixo ikusten banau, inoiz ez dit galdetzen sukarrik dudan. «Kalenturarik baduzu?», esaten dit. Eta baietz esaten badiot, kalentura altua dudala, orduan esaten dit:
—Lasai, ume, ez apuratu!, egun guztiak ez dira-eta berdinak.

Inazio Mujika Iraola Donostian jaio zen, 1963an. Maisu eta Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta editorea da bizibidez. 1987an argitaratu zuen lehen liburua, Azukrea belazeetan izeneko ipuin bilduma. 1991n argitaratu zuen Linkon, giro bereko kontakizun laburra. Harenak dira, besteak beste: Hautsaren kronika ipuin bilduma (Kritika saria 1995); Matriuska (1995), hiru ipuineko bilduma; Gerezi denbora (1999) eleberria; Sagarrak Euzkadin (2007) kontakizuna; eta Xabier Lete (Auto)biografia bat (Euskadi saria, 2012). Ignacio Aldecoa saria jaso zuen Tu quoque ipuinarekin (1990) eta Irun Hiria saria Itoak ur azalera bezala ipuinarekin (1992).
Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311
Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren Zuzendaritza Nagusiak finantzatutako proiektua, Kultura Ministerioa