EREIN

Hamahiru ipuin

Hamahiru ipuin

Luisa Carnés

Itzultzailea: Danele Sarriugarte

Bilduma: Narratiba, 142

Formatua: 150 x 220 mm

Orrialdeak: 184

Koadernaketa: Paper-azala

Erabilgarritasuna: Erabilgarria

Paperezko edizioaren argitalpen data: 2022-09-30

ISBN paperezko edizioa: 978-84-9109-646-7

Imprimir

ZATI BAT IRAKURRI

Online Kontsultatu PDF formatuan

DESKARGAK

EROSKETA AUKERAK

Paperezko edizioa Laguntza

18,00 €

Bidalketa gastuak ez daude barne

itxi

Bidalketa gastuak

  • Euskal Herria + Penintsula (Portugal kanpo): 4,50 € (95 €-tik gorako erosketak, bidalketa gastuak dohainik).
  • Balear eta Kanariar Uharteak, Ceuta, Melilla eta munduko gainerako lurraldeak: Erein argitaletxearekin harremanetan jarri erein@erein.eus, helbide elektronikoan edo bezeroaren arretarako telefonoan +34 943 21 83 00.
itxi

Paperezko edizioa

Paperezko edizioaren erosketa.

Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.

itxi

Edizio digitala

Argitalpen digitalaren erosketa (liburu elektronikoa edo eBook)

Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.

Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.

Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.

Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:

  • Apple irakurgailu guztiekin (iPhone, iPad eta iPod touch).
  • Google-eko Android sistema operatiboa duten irakurgailuekin (esaterako, Samsung Galaxy S II edo Samsung Galaxy Tab).
  • Adobe DRMarekin bateragarri, eta baita ere, eReaders bezala ezagunak diren, tinta elektronikoko irakurgailu guztiekin. Adibidez, Sony, Grammata, Movistar BQ, Kobo, leqtor, Nook... etxekoak.

Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.

Bikote gazte baten laztanei begira lotsagorritu da moja; ugazabari planto egin dio jornalari-taldeak; emakumezko errepublikarrak preso daude gerraosteko espetxeetan, eta segregazioaren garaiko Estatu Batuetan, arrazarteko senar-emazte batzuk bizi dira. Horra hor Luisa Carnés-en, 27ko belaunaldiko narratzaile handi ahaztuaren narrazioetako batzuen gaiak, bilduma honetan lehen aldiz aurkezten ditugunak euskaraz.

Ipuinak gogorrak bezain hunkigarriak dira eta emakumeak istorioaren erdigunean daude beti: emakume indartsu eta seguruak, otzanak eta lotsatiak, besteren haurra berentzat hartzeko gai diren ama ausartak, biktima isilak edo duin bezain menderaezinak.

Kontalari bikaina da Carnés, eta deskribapenak egiten maisua. Artifiziorik gabeko ahotsa du, baina bere estilo zailduak benetan magiko bihurtzen du, indartsua, argia. Bere lana zehatza da; hitz oro tentu handiz aukeratu izan balu bezala. Artefaktu bikaina alde guztietatik begiratuta ere.

Taxuz aritu da itzulpen lanean Danele Sarriugarte. Carnés-Sarriugarte tandema: biek ala biek elkar ezin hobeto ulertu dute, eta emaitza ikusgarria da.

Luisa Carnés

Luisa Carnés

Luisa Carnés (Madril, 1905-Mexiko Hiria, 1964) eleberrigile eta kazetari espainiarra, 27ko belaunaldikoa, zeina ikusezin bilakatu baitzuten. Langile-familia bateko alaba; Las Letras auzoan jaio zen, Madrilen. Hamaika urterekin kapela-lantegi batean hasi zen lanean, eta 1928an, berriz, bere lehen lana plazaratu zuen, Peregrinos de Calvario, narrazio laburren bilduma bat. Te-areto batean lan egin zuen gero, eta han bizitakoei tiraka idatzi zuen Tea Rooms. Mujeres obreras (1934) nobela. Carnés autodidakta zen, eta irakurleen eta kritikaren babesa jaso zuen lehen eleberriari esker. Haren ibilbidea, beste askorena bezala, 1936ko uztailaren 18ko altxamendu militarrak eten zuen. Errepublikarrek porrot egin eta gero, Mexikora erbesteratu zen; han hil zen, gazterik. 

Informazio gehiago

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

EREIN atxikita dago

dilve  Euskara eta euskal kultura interneten

Jarrai iezaguzu

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107 • 20018 DONOSTIA (Gipuzkoa) • Tel.: (+34) 943 218 300 • Fax: (+34) 943 218 3 11 • erein@erein.eus