
EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus
Bilduma: Saiopaperak-Pentsamen.Gizartea, 43
Formatua: 140 x 225 mm
Orrialdeak: 216
Koadernaketa: Paper-azala
Erabilgarritasuna: Ez erabilgarria
Katalogoan zein egoeretan dagoen: Argitara bidean
Paperezko edizioaren argitalpen data: 2026-09-07
ISBN paperezko edizioa: 978-84-1093-145-9
Materia: Helduentzako literatura
DESKARGAK
Salmenta prezioa
18,50 €
Bidalketa gastuak ez daude barne
Stock-ik gabe
Erabilgarritasuna kontsultatu
Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.
Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.
Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.
Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.
Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:
Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.
Bilboko Udaleko Miguel de Unamuno XXVI. Saria
Heriotzak bizi gaitu saiakerak gizakiaren galdera zaharrenetako bati heltzen dio: zer esanahi du heriotzak gure bizitzan? Filosofiaren, antropologiaren, zientziaren eta kulturaren ekarpenak uztartuz, egileak heriotzaren inguruko beldurrak, sinesmenak, paradoxak eta galdera existentzialak aztertzen ditu. Hilkortasunaren kontzientziak gure bizitza nola taxutzen duen erakusten du, eta defendatzen du, jaiotzatik azken arnasara arte, heriotza ez dela soilik amaiera bat, baizik eta gure mundualdiari forma eta neurria ematen dion errealitatea. Hausnarketa sakon baina ulerterrazen bidez, bizitzaren eta heriotzaren arteko lotura korapilatsuan barrena gidatzen du irakurlea.
Joxe Manuel Odriozolak urte luzez saiakeragintzan pilatutako eskarmentua eta heldutasun intelektuala erakusten ditu liburu honetan. Ausardia intelektuala eta giza sentiberatasuna uztartuz, heriotzari buruzko topikoak saihestu eta galdera deseroso baina ezinbestekoei heltzen die; era horretara eramaten du irakurlea bere existentziaren muinera. Pentsamendu kritikoa, jakin-min filosofikoa eta bizitzaren zentzuaren bilaketa estimatzen dituztenentzat, irakurketa aberasgarria eta iradokitzailea da. Azken orria itxitakoan, heriotzari buruz ez ezik, bizitzari buruz ere beste begi batzuekin pentsatzen hasiko da irakurlea.

Joxe Manuel Odriozola Lizarribar 1948an jaio zen, Altzon, baina Donostian bizi da gaztetatik. Autodidakta da. Hasieran, Gipuzkoako Gaueskoletan ibili zen koordinazio lanetan, eta ondoren, Pasaiako Udal Euskaltegian irakasle izan da erretiroa hartu arte. Zaletasunak hartaraturik, saiakera liburu batzuk idatzi ditu soziolinguistika, euskalduntasuna, nazionalismoa eta existentzia-gaiak ardatz hartuta. Berak idatzitako liburu batzuk: Gerraurreko gizarte-hizkuntzalaritza Euskal Herrian (1992), Hizkuntza, kultura eta gizartea (1998), Euskalgintzaren lekukoak (2004), Nora goaz euskalduntasun honekin? (2017), Nazionalismoaren alde eta aurka (2024), Sekularizazioa Euskal Herrian (2024).
Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311