EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus
Ilustratzailea: Mikel Valverde
Adin gomendatua: 8-12 urte
Bilduma: Holaxe bizi da Xola, 6
Formatua: 155 x 220 mm
Orrialdeak: 232
Koadernaketa: Azal gogorra
Erabilgarritasuna: Erabilgarria
Paperezko edizioaren argitalpen data: 2023-03-28
ISBN paperezko edizioa: 978-84-9109-878-2
Materia: Haur literatura
DESKARGAK
Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.
Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.
Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.
Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.
Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:
Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.
Liburu honen argitalpenak Kultura eta Kirol Ministerioaren laguntza jaso du.
Atxagak Xola txakurtxoaren bost abenturen bilduma dakar azal gogorrean. Euskarazko haur literaturako narrazio klasikoak dira, 1995etik aurrera argitaratu zirenak (Xolak badu lehoien berri, Xola eta basurdeak, Xola eta Angelito, Xola eta Ameriketako izeba, Xola eta lapurra) eta hemen berreskuratu direnak. Liburu bakar batean bildutako narrazio hauek Shogakukan argitaletxe japoniar ospetsuak hautatu ditu 2022an, eta literatura unibertsaleko haurrentzako lan onenen artean sartu.
Xola arratoi-txakurrak, bere autorearen arabera, «mando baten egoskorkeria, azeri baten maltzurkeria eta ume errebelde baten bihurrikeria» du; batez ere animalia oso humanoa da, xaloa eta lotsagabea aldi berean, beti zalantzan jartzen dabil konbentzionalismo sozial batzuek ezartzen dizkiguten betebeharrak. Askatasuna maite du, baina absurdutik hurbil dagoen umore-ukitu batekin.
Mikel Valverdek Xolaren abentura hauek zorrotz eta goxo animatzen ditu komikiaren pareko ilustrazioekin.
IRUZKINAK
«Xola karismaz eta ideia ausartez betetako izaki xarmagarria da,
eta halakoxea da hari buruzko liburua ere»
– www.thebookbag.co.uk –
«Xola mundu modernoko heroi miresgarri bat da»
– Eileen Battersby, Irish Times –
«Aparta!»
– The Guardian –
«Guztiz xarmagarria»
– Independent Children´s books of the Year –
«Ilustrazio benetan ederrak eta hitz-jokoetan
oinarrituriko umore zoragarria»
– www.thebookwars.wordpress.com –
«Nortasun handiko txakur txiki baten balentriei buruzko
istorio bilduma xarmagarri, dibertigarri eta bizi-bizia»
– Daniel Hahn, PEN Atlas Books of the Year –
SARIAK
Marsh Award for Children’s Literature in Translation, 2014.
GAINERA…
Xolaren liburu hau munduko 125
haur-liburu onenen artean sartu zuen
Shogakukan argitaletxe japoniarrak 2022an.
– www.atxaga.eus/news/1669906701 –
Joseba Irazu Garmendiaren goitizena da. Ekonomia Zientzietan lizentziatu zen Bilboko Unibertsitatean, eta hainbat lanbidetan aritu izan zen (euskara irakaslea, irratiko gidoilaria, liburu-saltzailea, ekonomialaria, etab.), harik eta, azkenik, laurogeiko hamarkadaren hasiera aldera, literaturari bete-betean ekin zion arte. Liburuok argitaratu ditu, beste hainbaten artean: Bi anai (1985), Obabakoak (1988, Euskadi Saria, Espainiako Premio Nacional de Narrativa, IMPAC European Literary Award sarian finalista), Gizona bere bakardadean (1993), Zeru horiek (1995), Soinujolearen semea (2003, Grinzane Cavour Saria, Mondello Saria, Times Literary Supplement Translation Prize saria), Zazpi etxe Frantzian (2009) eta Nevadako egunak (2013). Bere obra, 34 hizkuntzatan irakur daitekeena, zinemara eraman dute Montxo Armendarizek (Obaba, 2005), Aizpea Goenagak (Zeru horiek, 2006), Imanol Rayok (Bi anai, 2011) eta Fernando Bernuesek (Soinujolearen semea, 2019). Euskaltzain oso da, eta Erlea aldizkariaren zuzendaria.
Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311
EREIN atxikita dago