Bilduma: Narratiba, 136
Formatua: 150 x 220 mm
Orrialdeak: 192
Koadernaketa: Paper-azala
Erabilgarritasuna: Erabilgarria
Argitalpen data: 2021-10-25
Edizio digitalaren argitalpen data: 2021-12-01
Edizio digitalaren formatua: EPUB
ISBN-a: 978-84-9109-616-0
ISBN digitala (ePUB): 978-84-9109-617-7
DESKARGAK
Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.
Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.
Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.
Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.
Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:
Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.
«Izuaren lurraldean itsu baten makuluak ez du ezertarako balio, han ez baitago zorurik».
Nobelaren abiapuntua: Omega marka bat (pasaporte baten sinaduran) eta aieru baten indarrez nabarmenduko den irudi bat (bi txori mokoka zeru mugetan). Pasaporte-mehatxuaren hartzailea, talde mafioso baten barruan gainbehera etorritako gizon eroria, izen askoren atzean mozorrotu dena: Marcel, Cerdán, Osorio… Zein ote pasaportearen igorlea? Zein dago Omega markaren atzean?
[…]
Nobela modernoaren heroi hunkigarrienak pertsonaia arrunt, xume eta anbiguoak izan dira. Haien heroitasuna norbere baitan azterka bildutako bizi-pusketak lerrotzera mugatu ohi da. Izan ere, jasanezina zaigu taxurik eta zentzurik gabeko bizitza: fikzioaren zedarrietan eraiki beharra dago bizitza.
Are gehiago, nobela honetan gertatzen den modura, narratzaileak porrotaren arrazoiak ere ezagutzen ez dituelarik. Hala ere, badaki zerbait, alegia, nondik datorren ez dakien pasaporte hori eskaintzen zaionean, bereak egin duela. Aurrerantzean, atsedenik gabeko oroimenaren azterketa urduria baino ez zaio geldituko. Helburua ez da, dagoeneko, ihes egitea, baizik eta ezerezaren atari huts ez bilakatzea heriotza.
Horixe da nobela honetako protagonistari geratzen zaion heroitasun mixerablea. Bere buruarekiko kontu-garbitzea luke garaipen, erredentzio badaezpadakoa.
Iñaki Aldekoa
«Gerald D gero eta hotzago nirekin, ugaritzen ari zitzaizkidan kabitu ezinaren panpinak nire baitako karruselean jira eta jira: desengainua, inbidia, amorrazioa, behazuna… Ezin, ordea, panpina guztiak tiro bakar batez eraitsi. Hondamendi bakar baten atalak ziren panpinok, desberdinak, baina zerikusi begi-bistakoa zutenak porrotaren muinarekin.
Zer zen zuzena, garbi nuen: dirura ninderaman guztia zen ona, merezizkoa. Ikusi nahi ez nuena da eguneroko bizitza mapa bat dela, eta mapetan mugak dauden bezala, mugak daudela eguneroko bizitzan ere. Mendiak, ibaiak, labarrak, iragan ezin diren hesiak…».
Anjel Lertxundi (Orio, 1948) euskal idazlerik oparoenetarikoa da. Filosofia eta Letra ikasketak egin zituen Donostian, Erroman eta Valentzian. Irakasle izan zen Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolan, eta bertako zuzendari lau urtez. Euskarak duen idazle onenetakotzat jotzen da Lertxundi, eta ofizio handienekoen artekoa.
Produkzio handiko idazlea, literaturaren alor guztiak jorratu ditu, eleberri eta ipuinetatik hasi eta itzulpen eta saiakerara, haur eta gazte literatura ahaztu gabe. Zinemaren munduan ere murgildu da, bi pelikula zuzenduta: 1985ean Hamaseigarrenean, aidanez (izen bereko bere liburuan oinarritua) eta 1987an Kareletik.
Horretaz gain, hainbat hedabidetan kolaboratu du, tartean Berria egunkarian. Euskal Idazleen Elkartearen sorreran, 1982an, erakundearen presidente izendatu zuten, eta kargu hartan aritu zen 1985 arte. Euskaltzain urgazlea da, eta euskaltzain oso izendatzeko proposatu dute. 2010ean Espainiako Literatura Sari Nazionala irabazi zuen, saiakera arloan, Eskarmentuaren paperak lanarekin.
Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311
EREIN atxikita dago
EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107 • 20018 DONOSTIA (Gipuzkoa) • Tel.: (+34) 943 218 300 • Fax: (+34) 943 218 3 11 • erein@erein.eus