EREIN

Krakovia

Krakovia

Goizalde Landabaso-Etcheverry

Bilduma: Narratiba, 138

Formatua: 150 x 220 mm

Orrialdeak: 160

Koadernaketa: Paper-azala

Erabilgarritasuna: Erabilgarria

Argitalpen data: 2021-11-16

ISBN-a: 978-84-9109-737-2

Imprimir

ZATI BAT IRAKURRI

Online Kontsultatu PDF formatuan

itxi

Liburuari buruzko prentsa aipuak

DESKARGAK

EROSKETA AUKERAK

Paperezko edizioa Laguntza

17,00 €

Bidalketa gastuak ez daude barne

itxi

Bidalketa gastuak

  • Euskal Herria + Penintsula (Portugal kanpo): 4,50 € (95 €-tik gorako erosketak, bidalketa gastuak dohainik).
  • Balear eta Kanariar Uharteak, Ceuta, Melilla eta munduko gainerako lurraldeak: Erein argitaletxearekin harremanetan jarri erein@erein.eus, helbide elektronikoan edo bezeroaren arretarako telefonoan +34 943 21 83 00.
itxi

Paperezko edizioa

Paperezko edizioaren erosketa.

Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.

itxi

Edizio digitala

Argitalpen digitalaren erosketa (liburu elektronikoa edo eBook)

Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.

Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.

Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.

Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:

  • Apple irakurgailu guztiekin (iPhone, iPad eta iPod touch).
  • Google-eko Android sistema operatiboa duten irakurgailuekin (esaterako, Samsung Galaxy S II edo Samsung Galaxy Tab).
  • Adobe DRMarekin bateragarri, eta baita ere, eReaders bezala ezagunak diren, tinta elektronikoko irakurgailu guztiekin. Adibidez, Sony, Grammata, Movistar BQ, Kobo, leqtor, Nook... etxekoak.

Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.

«Lasai egoteko, minik ez duela ematen eta ni emakume indartsua naizela munduari aurre egiteko. Super indartsua, aizu, baina hemen nago burdinazko helduleku bati lotuta eta zulo sakon batekin izterrean. Baina ondo, e! Eta animotsu, gaur ez bainaiz hilko. Renteriari esan diot odola ez nahasteko, eta superbotereren bat duen norbaiten odola pasatzeko. Spider Woman edo Bat Woman izateko aukera eman diezadatela. Barre egin du, Superni izatearekin konformatu beharko dudala, eta ez arduratzeko, odol-bankutik fresko-fresko ekarriko didatela odola».

Igandea da, baina beste edozein egun izan zitekeen. Asteazkena edo osteguna. Inork ez du ospitalean sartu nahi igandeetan; asteazken edo ostegunetan ere ez. Inork ez du ospitaleetan sartu nahi. Zer gertatzen da, baina, aukerarik onena denean?

Eleberriko narratzaileak dagoeneko troka bilakatu den zuloa dauka haragi bizian. Infiniturantz doan hamar zentimetro zabaleko zauria izterrean. Mina barrurantz egiten duen uhina gero eta handiagoa da. Hondoratzear dagoen baporea da narratzailea. Zeri eutsi diezaiokegu zulo sakonera goazenean?

Ospitaleko Larrialdietako errezelek sortutako gelatxo batean sartu dute narratzailea; bakarrik, hara zelan heldu den oso ondo ez dakiela. Noraezean dago, galduta... Zelan biziraun, zure kontroletik kanpo dagoen egoera batean? Zerk eman diezazuke patxada egoera asaldatu honetan?

Ezinegon horretatik abiatzen da autorea bere lehen eleberri honetan. Bizitzaren atakan jarri du narratzaile protagonista, eta arma gisa ironia eta umorea eman dizkio.
 

Bideoak

Irudiak eta argazkiak

Goizalde Landabaso-Etcheverry

Goizalde Landabaso-Etcheverry

Goizalde Landabaso-Etcheverry

XX. mendean jaioa, XXI. mendearen hasiera arte ez zuen kaleratu bere lehenengo liburua: Korte bat, mesedez (2000). Ordurako kazetaritza lanetan zebilen, EITBko irratietan, hain zuzen ere. Poesia etorri zen gero: Jat (2005) eta Babeserako kopia (2015).

Narrazio laburrak eta kronika idatzi izan ditu, hurrenez hurren: Bränskint (2011) eta 1362 km euri (2019), azken hau Garazi Goiarekin batera. Berria egunkarian urteak daramatza astero zutabea idazten, eta bien bitartean, osterantzeko hedabideekin jarraitzen du kolaborazio lanak egiten.

Krakovia du lehen eleberria.

Informazio gehiago

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

EREIN atxikita dago

dilve  Euskara eta euskal kultura interneten

Jarrai iezaguzu

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107 • 20018 DONOSTIA (Gipuzkoa) • Tel.: (+34) 943 218 300 • Fax: (+34) 943 218 3 11 • erein@erein.eus