EREIN

Martutene

Martutene

Ramon Saizarbitoria

Bilduma: Bakanak, 12

Formatua: 165 x 240 mm

Orrialdeak: 784

Koadernaketa: Paper-azala

Erabilgarritasuna: Erabilgarria

Paperezko edizioaren argitalpen data: 2012-04-17

Azken argitalpen data: 2017-04-25

Edizio digitalaren argitalpen data: 2012-06-19

Edizio digitalaren formatua: EPUB

ISBN paperezko edizioa: 978-84-9746-742-1

ISBN digitala (ePUB): 978-84-9746-758-2

Imprimir

ZATI BAT IRAKURRI

Online Kontsultatu PDF formatuan

itxi

Liburuari buruzko prentsa aipuak

DESKARGAK

EROSKETA AUKERAK

Paperezko edizioa Laguntza

27,00 €

Bidalketa gastuak ez daude barne

itxi

Bidalketa gastuak

  • Euskal Herria + Penintsula (Portugal kanpo): 4,50 € (95 €-tik gorako erosketak, bidalketa gastuak dohainik).
  • Balear eta Kanariar Uharteak: 6,80 € (95 €-tik gorako erosketak, bidalketa gastuak dohainik).
  • Europa*: 15 €
  • Europa**: 23 €
  • Munduko gainerako lurraldeak: Erein argitaletxearekin harremanetan jarri erein@erein.eus, helbide elektronikoan edo bezeroaren arretarako telefonoan +34 943 21 83 00.

* Alemania, Austria, Belgika, Danimarka, Eskozia, Finlandia, Frantzia, Gales, Holanda, Ingalaterra, Irlanda, Ipar Irlanda, Italia, Luxenburgo, Monako, Portugal eta Suedia.
** Bulgaria, Txekiar errepublika, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Grezia, Hungaria, Letonia, Lituania, Polonia eta Errumania.

itxi

Paperezko edizioa

Paperezko edizioaren erosketa.

Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.

Edizio digitala Laguntza

15,69 €

itxi

Edizio digitala

Argitalpen digitalaren erosketa (liburu elektronikoa edo eBook)

Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.

Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.

Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.

Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:

  • Apple irakurgailu guztiekin (iPhone, iPad eta iPod touch).
  • Google-eko Android sistema operatiboa duten irakurgailuekin (esaterako, Samsung Galaxy S II edo Samsung Galaxy Tab).
  • Adobe DRMarekin bateragarri, eta baita ere, eReaders bezala ezagunak diren, tinta elektronikoko irakurgailu guztiekin. Adibidez, Sony, Grammata, Movistar BQ, Kobo, leqtor, Nook... etxekoak.

Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.

Euskadi Literatura Saria 2013. Kritika saria 2012 euskarazko narratiba alorrean; 2012ko 111 Akademiaren Saria

Martutene. Dadoa zenbait aldiz jaurti ondoren, bosta atera da: Julia, Martin, Pilar eta Abaitua dira lau kantoietako puntuak; erdikoa, Lynn.
Julia itzultzailea da, Martin, idazlea; Pilar eta Abaitua medikuak. Berriro osatzeko (edo desegiteko) prozesuan dauden bi bikote. Horretan, neska amerikar bat agertzen da haien bizitzan; soziologoa da, Max Frischen eleberri bateko protagonistaren izena du. Lynnek ez du nahi, baina aspalditik lokartuak zeuden harreman haien zimenduak astinduko dituzten erreakzioak abiaraziko ditu haiengan: alaitasuna, desira eta bizi berri bati ekiteko poza eta ilusioa.
Lynnen presentziak ematen dio Juliari falta zitzaion ausardia; idazleari, azken maite-jolasekin amets egiteko aukera; Abaituari kulpa astun batetik askatzeko modua, eta askapen zoriontsu horri esker zentzu duinagoa eta beteagoa emango dio bizitzari. Pilarri, bere aurkariari, bere zoria erabakitzeko eginkizuna utziko dio. 
Lynnen “Fly away” (zoaz hegan) melodiko eta askatzaileak, beste hainbat doinu gozo, zakar, triste edota mingarrirekin batera (abertzaleen istorioak, gerrakoak, indarkeria eta heriotza-kontuak) eleberri guztia igarotzen du, hasieratik “coda”raino. Amaieraren aurretik, ordea, geralditxo bat egiten da, azkeneko aldiz, guduaren osteko paisaia aztertzeko. Protagonista batzuk hegan abiatuko dira, beste batzuk lurrean geratuko dira, erremediorik gabe. Lynn, noizbait aingeru askatzaile, gaur heroi lurreratu, oroimenaren aingeruaren besoetan datza orain, eleberri bikain, zuhur eta zirraragarri honetako protagonista (eta irakurle) ororen gainean hegaldatuz.
Ramon Saizarbitoriak bere eleberri onena idatzi du (intimoena?), eta ez da kasualitatea izan, erreferentzia gisa, Frischen eleberri bat hartu izana, izenburuan leku-izen bat daramana hura ere, Montauk, non, asteburu bat eta azken maitasun-istorio bat kontatzeko aitzakiarekin, bere bizitzaren errepasoa egiten baitu egileak. Saizarbitoriak ere atzera begiratzen du, bere paisaiak dakartza gogora, dagoeneko existitzen ez den Donostia, aro baten amaiera, zorionekoa, indarkeriaren azkenarekin batera etorri delako, baina gauza gehiegi utzi dituena atzean...

Irudiak eta argazkiak

Ramon Saizarbitoria

Ramon Saizarbitoria

Ramon Saizarbitoria (Donostia, 1944). Soziologoa eta idazlea. 60ko urteetatik aurrera euskal hedabide gehienetan hartu du parte. 1967an LUR argitaletxea sortu zuen beste idazle batzuekin batera, eta 70eko urteetan Oh Euzkadi Literatur aldizkaria. 1992an IV. Rikardo Arregi kazetaritza saria irabazi zuen. 1971n “Kapitaina” ipuin aipagarria argitaratu zuen Hegatsez liburuan. Nobelagile handia da egilea: Egunero hasten delako (1969), Ehun metro (1976), Ene Jesus (1982) Kritika Saria, Hamaika pauso (1995) Kritika Saria eta Bihotz bi (1996) Kritika Saria. Aberriaren alde (aberriaren kontra) saio aipagarria 1999koa da. Gorde nazazu lurpean (2000) Kritika Saria eta Euskadi Literatura Saria 2001 (jatorrian Gorde nazazu lurpean liburukoak izanik, argitarapen berri bat izan zuten: Gudari zaharraren gerra galdua [2000], Rossetti-ren obsesioa [2001] eta Bi bihotz, hilobi bat [2001]), Kandinskyren tradizioa (2003), Martutene (2012) Euskadi Literatura Saria 2013, Kritika Saria 2012 Euskarazko Narratiba Saria, 2012ko 111 Akademiaren Saria eta finalista 2013ko Espainiako Sari Nazionalean eta, Martutene (2013), gaztelerazko bertsioa da, egilearen azken liburua.

Informazio gehiago

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

 

EREIN atxikita dago

dilve  Euskara eta euskal kultura interneten

 

 

 

Jarrai iezaguzu

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107 • 20018 DONOSTIA (Gipuzkoa) • Tel.: (+34) 943 218 300 • Fax: (+34) 943 218 3 11 • erein@erein.eus