Bilduma: Uzta gorria, 24
Formatua: 135 x 205 mm
Orrialdeak: 240
Koadernaketa: Paper-azala
Erabilgarritasuna: Erabilgarria
Argitalpen data: 2019-12-02
Edizio digitalaren argitalpen data: 2020-02-02
Edizio digitalaren formatua: EPUB
ISBN-a: 978-84-9109-496-8
ISBN digitala (ePUB): 978-84-9109-518-7
DESKARGAK
Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.
Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.
Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.
Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.
Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:
Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.
Bilboko Afrika Txikitik ihesi atera zen poliziak jazartzen zuelako; gero, Nafarroako Pirinio aldeko herri txiki batean bizi izan zen bolada labur batez; abenturaren jarraipenak Parisa darama Toure, Argien Hiri ederrera. Bertan bizi izan zen Sira alaba, eta bertan bizi nahi du gure pertsonaiak, nabarmendu gabe ahal dela, kamuflaturik Afrikar jatorriko hainbeste jenderen artean. Lehendabiziko aldiz bere bizitzan Toure diruduna dela esan daiteke. Yareliz lagunak irakatsi dio estutasun ekonomikorik gabe bizimodua ateratzen; Burkina Fasoko bere familiari dirua bidaltzeko moduan ere bada, eta era horretan zentzu pixka bat bilatzen hasten zaio migratzearen ofizio arriskutsuari.
Baina Toure, sakon-sakonean, lehengoko pertsona bera da, anaitasunez eta elkartasunez jokatzea atsegin duena; horregatik, bilatu gabe, berriz sartuko da peripezia arriskutsu batean, non bere erosotasuna eta bizitza bera ere airean jarriko duen. Argien Hiria Ilunbeltzena bihurtuko da gure detektibe igarlearentzat.
Jon Arretxe (Basauri, 1963)
Euskal Filologian doktorea da, Heziketa Fisikoan lizentziatua, eta Piano eta Kantuko ikasketak ere baditu. Egile polifazetiko eta arrakastatsu honek aspalditik du ogibide idaztea, eta opera kantaria ere bada.
Sortu dituen hogei bat liburuen artean bidaia-narrazioak (7 Kolore, Tubabu, Oroituz, Griot…) eta nobela beltzak dira nagusi. Azken genero honi dagozkio Xahmaran, Tangerko Ametsak eta Toure ikertzailearen sagakoak: 19 Kamera, 612 Euro, Hutsaren itzalak, Estolda jolasak eta Sator lokatzak.
Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311
EREIN atxikita dago
EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107 • 20018 DONOSTIA (Gipuzkoa) • Tel.: (+34) 943 218 300 • Fax: (+34) 943 218 3 11 • erein@erein.eus