EREIN

Nola izan garen gauza Euskal gatazkaren inguruko ipuin (ia) guztiak

Nola izan garen gauza

Iban Zaldua

Bilduma: Poltsiko.e, 21

Formatua: 125 x 190 mm

Orrialdeak: 448

Koadernaketa: Paper-azala

Erabilgarritasuna: Erabilgarria

Argitalpen data: 2021-11-16

ISBN-a: 978-84-9109-774-7

Imprimir

ZATI BAT IRAKURRI

Online Kontsultatu PDF formatuan

DESKARGAK

EROSKETA AUKERAK

Paperezko edizioa Laguntza

14,00 €

Bidalketa gastuak ez daude barne

itxi

Bidalketa gastuak

  • Euskal Herria + Penintsula (Portugal kanpo): 4,50 € (95 €-tik gorako erosketak, bidalketa gastuak dohainik).
  • Balear eta Kanariar Uharteak, Ceuta, Melilla eta munduko gainerako lurraldeak: Erein argitaletxearekin harremanetan jarri erein@erein.eus, helbide elektronikoan edo bezeroaren arretarako telefonoan +34 943 21 83 00.
itxi

Paperezko edizioa

Paperezko edizioaren erosketa.

Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.

itxi

Edizio digitala

Argitalpen digitalaren erosketa (liburu elektronikoa edo eBook)

Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.

Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.

Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.

Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:

  • Apple irakurgailu guztiekin (iPhone, iPad eta iPod touch).
  • Google-eko Android sistema operatiboa duten irakurgailuekin (esaterako, Samsung Galaxy S II edo Samsung Galaxy Tab).
  • Adobe DRMarekin bateragarri, eta baita ere, eReaders bezala ezagunak diren, tinta elektronikoko irakurgailu guztiekin. Adibidez, Sony, Grammata, Movistar BQ, Kobo, leqtor, Nook... etxekoak.

Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.

Iban Zalduaren irakurlea bazara, badakizu orriotan barneratzeak zer arrisku duen; besteek kontuan izan itzulerarik gabeko bidaia bat hasteko zorian zaudetela; Zalduaren fikzioak, gaia dena izanik ere, zure errealitatea bera bihurrituko baitu.

Idazleak Gauza esaten dion gure gatazka horri buruzkoak dira liburuko ipuinak, bere hainbat bildumatan beste gai/gatazka batzuk oinarri hartuta ondutakoen artean argitaratutakoak. Ez espero ordea titularren distantziarik, ez pentsa iragana oroigarri hutsa denik; Zalduari eskutik helduz gero, zure orainaldia, etorkizuna, ingurua, ziurtasunak, egunerokoa… jarriko dituzu jokoan; eta helmuga zure etxeko besaulkia izan daiteke, baina dena izango da susmagarria klase ertaineko normaltasun horretan, ez baituzu jakingo fikzioak, are fantasiak, zer zirrikitutatik asaldatuko zaituen. Agian, ezer ez da sinetsi dugun modukoa. Beharbada, fikzioak baino ezin dizkigu zenbait gauza kontatu.

Liburu honetan guak arrozten dira, ironia bisturi zorrotz bat da, minak berrizendatzen dira, ahanzturaz hil zenuena mamu bilakatzen da, epikak lurperatzen dira, familia eta kuadrilla epaile ezjakinak dira. Ez dago narratzaileak bere aldarrikatzen duen minik; beraz, ez dago berea ez denik ere. Zurea ez denik ere.

Eta ipuinak liburua itxi orduko isilduko diren itxaropena baduzu, gaixoa; fikzio batzuek begirada aldatzeko boterea baitute, eta badakigu, historiaren joanean elementu bat bakarra aldatuz gero, zer gerta daitekeen, bai orainaldian bai etorkizunean. Eta kontuz iraganik ahoskatu nahi ez duten etorkizunekin, fikziozkoak baino askoz gezurtiagoak dira.

Uxue Apaolaza
 

Iban Zaldua

Iban Zaldua

Iban Zaldua (Donostia, 1966) Historia irakasten du EHUn. Euskaraz eta gaztelaniaz idazten du eta nagusiki ipuin idazle izan arren idatzi ditu eleberriak eta saiakerak ere. Ipuin bildumen izenburuak dira: Ipuin euskaldunak (1999), Gezurrak, gezurrak, gezurrak (2000), Traizioak (2001), La isla de los antropólogos y otros relatos (2002) Itzalak (2004) Etorkizuna (2005, Euskadi Literatur Saria), Biodiskografiak (2011), Idazten ari dela idazten duen idazlea (2012), Inon ez, inoiz ez (2014), Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak (2018). Bi eleberriren egile ere bada. Bata euskaraz, Euskaldun guztion aberria (2008), eta bestea gaztelaniaz: Si Sabino viviría (2005).
Saiakerak ere idatzi ditu: Obabatiko tranbia (2002), Animalia disekatuak (libeloak, panfletoak…) (2005), Ese idioma raro y poderoso (2012), (Euskal) literaturaren alde (eta kontra) (2016).

Informazio gehiago

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

EREIN atxikita dago

dilve  Euskara eta euskal kultura interneten

Jarrai iezaguzu

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107 • 20018 DONOSTIA (Gipuzkoa) • Tel.: (+34) 943 218 300 • Fax: (+34) 943 218 3 11 • erein@erein.eus