
EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus
Bilduma: Poesia, 55
Formatua: 130 x 205 mm
Orrialdeak: 88
Koadernaketa: Paper-azala
Erabilgarritasuna: Ez erabilgarria
Katalogoan zein egoeretan dagoen: Argitara bidean
Argitalpen data: 2026-10-03
ISBN-a: 978-84-1093-141-1
Materia: Helduentzako literatura
DESKARGAK
Salmenta prezioa
13,00 €
Bidalketa gastuak ez daude barne
Stock-ik gabe
Erabilgarritasuna kontsultatu
Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.
Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.
Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.
Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.
Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:
Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.
Adierazteko gaitasuna eskuratzearekin batera, honek dituen mugekiko gudan ibili da beti Jokin Erkoreka. Hizkuntza arruntean kabitzen ez zaiona poema ezegonkorretan galkatzen du, belaunaldiko kezkei bere ontzu partikularra gehituz. Eta asko dira, izan ere, dituen ardurak: heltzearen biluzte morala, garaien antsia gorria, edo galeraren ukitu lakarra. Estilo xehe beste ankerrean, liburu honetako poemak ziurra dirudien guztia ifrentzikatzen saiatzen dira. Irati Iturritzak egilearen ehundaka poemen artetik aukeratutako eskukada hau elkarlanean jartzen du, bilduma anitz eta mardula osatuz: munduak behar duena, hain zuzen.
mezu bat dakart gizakientzako
baina ez dakit noiz ezta non
errungo naizen hartaz
beraz zaudete zain
zaudete zain eta
adi

Jokin Erkoreka Abio 1991n jaio zen Gurutzetako ospitalean. Gasteizen igaro zuen haurtzaroa, eta 14 urterekin jatorrizko Bizkaira itzuli zen. Deustuko Unibertsitatean Zuzenbide Ekonomikoa ikasi zuen, eta, ondoren, Musika Industriaren kudeaketa, Bartzelonako Pompeu Fabran. Haxotz hardcore musika taldean zaildu da bereziki testuak idazten; haiekin, bost bilduma eta liburu bat argitaratu ditu, azkena Lore hilak (2020), zeinetan literaturaren zantzuak dakartzan musika gogorrera. La caída del vencejo film labur sarituaren (Mecal, Cannes) soinu-bandaren konposizioan parte hartu zuen. La Espiral blogzine literarioaren editorea da. Denetarik egin du lan: arrainketari, udalekuko begirale, zein diskoteketako backstageetan, besteak beste. Banda du lehen poesia bilduma argitaratua.
Bilbon zehar ikus daiteke, noizik behin, txakurra paseatzen edo Kafe Antzokian kontzertuez gozatzen.
Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311