EREIN

Oilarra kukuruka

Oilarra kukuruka

Xipri Arbelbide Mendiburu

Bilduma: Saiopaperak-Pentsamen.Gizartea, 32

Orrialdeak: 232

Erabilgarritasuna: Ez erabilgarria

Katalogoan zein egoeretan dagoen: Argitara bidean

Paperezko edizioaren argitalpen data: 2020-11-30

ISBN paperezko edizioa: 978-84-9109-653-5

Imprimir

DESKARGAK

EROSKETA AUKERAK

Paperezko edizioa Laguntza

18,00 €

Bidalketa gastuak ez daude barne

Stock-ik gabe
Erabilgarritasuna kontsultatu

itxi

Bidalketa gastuak

  • Euskal Herria + Penintsula (Portugal kanpo): 4,50 € (95 €-tik gorako erosketak, bidalketa gastuak dohainik).
  • Balear eta Kanariar Uharteak: 6,80 € (95 €-tik gorako erosketak, bidalketa gastuak dohainik).
  • Europa*: 15 €
  • Europa**: 23 €
  • Munduko gainerako lurraldeak: Erein argitaletxearekin harremanetan jarri erein@erein.eus, helbide elektronikoan edo bezeroaren arretarako telefonoan +34 943 21 83 00.

* Alemania, Austria, Belgika, Danimarka, Eskozia, Finlandia, Frantzia, Gales, Holanda, Ingalaterra, Irlanda, Ipar Irlanda, Italia, Luxenburgo, Monako, Portugal eta Suedia.
** Bulgaria, Txekiar errepublika, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Grezia, Hungaria, Letonia, Lituania, Polonia eta Errumania.

itxi

Paperezko edizioa

Paperezko edizioaren erosketa.

Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.

itxi

Edizio digitala

Argitalpen digitalaren erosketa (liburu elektronikoa edo eBook)

Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.

Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.

Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.

Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:

  • Apple irakurgailu guztiekin (iPhone, iPad eta iPod touch).
  • Google-eko Android sistema operatiboa duten irakurgailuekin (esaterako, Samsung Galaxy S II edo Samsung Galaxy Tab).
  • Adobe DRMarekin bateragarri, eta baita ere, eReaders bezala ezagunak diren, tinta elektronikoko irakurgailu guztiekin. Adibidez, Sony, Grammata, Movistar BQ, Kobo, leqtor, Nook... etxekoak.

Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.

Badu mende erdi bat baino gehiago Eliza gaizki doala. Hemen. Gure apezpikuak atzerakoiak direlako? Izan ditugu goi mailakoak ere, Añoveros, Oscar Romero eta beste. Hogei mendez krisiz krisi handitu da Eliza.
Amurizak kantatzen zuen «moztu obispo kotxe luzeak». Gaur egun, zenbat kotxe labur? Mende erdi batez aberastu gara. Oinez edo astoz ibilki zirenak, orain hegazkinez. Ongizateak gaitzeko punpa egin du. Beti goiti doa eta gaurko fedea, mugarik gabeko gorapenean dago. Hor bilatzen dugu zoriona. Ahantzirik gure lurra mugatua dela. Gorapen hori ere bai beraz. Utzi dugu fedea, sinetsi marxismoan, gero kontsumismoan… hondamendirat eramaten gaituela. Eliza eta mundua elkarrekin. Gure haurrei ezin bizizko lur bat utziko diegu. Guk... lurtarren % 20 egiten dugun aberatsok. Beti eta gehiago behar dugunok.
Ongizatea ez da behin ere, gaur egun aberastasunaz beste ametsik ez daukatenen artean bezain gora izan. Eta beti gehiagoren gose. Ur gazia edaten dugu zorion egarria asetzeko. Egarria handitzen duen ura. Lurtarren % 80en bizkar.
Sinestea beheiti doa aberastasuna eta ongizatea jainko dauzkatenen artean. Beste % 80 haiek ez gaituzte heriotzarat eramaten. Berekin daukate bizia. Baina, haiek ere gurekin hiltzerat kondenatzen ditugu bide honi jarraikiz.
Elkar maitatzean dagoela zoriona erran zigun Hark balu arrazoi? Beharrik, badira oraino ere hori sinesten dutenak. Hasiz hemen berean. 

Xipri Arbelbide Mendiburu

 Xipri Arbelbide Mendiburu

(Heleta, 1934) euskal idazle, kazetari eta apaiza da.
1957-1958an hamalau hilabete egin zituen Aljerian soldadu; han ikusitakoa Gerlako tresna bizidunak liburuan jaso zuen (Xalbador saria 1986). 1961ean, Teologian lizentziatu zen Lyonen. 1965ean, Boli Kostara joan zen eta han ibili 12 urtez misiolari eta irakasle; han idatzi zuen lehen liburua, Baule leinuko 1200 atsotitzen bilduma. Hango esperientziaz argitaratu zuen, 1983an,  Afrikako «Salbaien» zuhurtzia (Irun Hiria saria, 1982). 1976an, Parisen, Zientzia Sozialetako goi ikasketak egin zituen. 1977, Uharte Garazin apez.
1981etik aurrera, kazetari lanetan ere aritu da. Gure Irratiaren sortzaileetako bat izan da. Herriz Herri eta Fededunak aldizkarienetarik ere bai. Bere kolaborazioak hainbat euskal hedabidetan idatzi ditu. 1991n, Rikardo Arregi sariaren barruan ohorezko aipamena eman zioten bere urte luzeetako lanagatik.
Arbelbiderenak dira, besteak beste: Enbata (1996), Pete Agerreberry (1997), Besta Berri (2001), Jean Pierre Goytino: «Californiako Eskual Herria» (Euskaltzaindia BBK saria, 2002), Euskaldunak Aljerian (2003), Zoriona! (2005), Barrabasen Ebanjelioa (2006), Xuri-gorriak (2007), Requiem (2008), Sorginak (lehen eta orain, Afrikan eta hemen) (2011), Euskal Elizaren historioa (2014), 14ko gerlako 14 lekuko (2016) eta Garapena gelditu (2017).

Informazio gehiago

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

EREIN atxikita dago

dilve  Euskara eta euskal kultura interneten

Jarrai iezaguzu

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107 • 20018 DONOSTIA (Gipuzkoa) • Tel.: (+34) 943 218 300 • Fax: (+34) 943 218 3 11 • erein@erein.eus