EREIN

Ongiz-on! Maskulinitate tradizionala eraisten eta berdintasunaren eraikuntzan gizonen parte hartzea sustatzen

Ongiz-on! Maskulinitate tradizionala eraisten eta berdintasunaren eraikuntzan gizonen parte hartzea sustatzen

Talde lana

Bilduma: Saiopaperak-Pentsamen.Gizartea, 25

Formatua: 140 x 225 mm

Orrialdeak: 240

Koadernaketa: Paper-azala

Erabilgarritasuna: Erabilgarria

Paperezko edizioaren argitalpen data: 2019-09-20

ISBN paperezko edizioa: 978-84-9109-467-8

Imprimir

ZATI BAT IRAKURRI

PDF formatuan

DESKARGAK

EROSKETA AUKERAK

Paperezko edizioa Laguntza

16,00 €

Bidalketa gastuak ez daude barne

itxi

Bidalketa gastuak

  • Euskal Herria + Penintsula (Portugal kanpo): 4,50 € (95 €-tik gorako erosketak, bidalketa gastuak dohainik).
  • Balear eta Kanariar Uharteak: 6,80 € (95 €-tik gorako erosketak, bidalketa gastuak dohainik).
  • Europa*: 15 €
  • Europa**: 23 €
  • Munduko gainerako lurraldeak: Erein argitaletxearekin harremanetan jarri erein@erein.eus, helbide elektronikoan edo bezeroaren arretarako telefonoan +34 943 21 83 00.

* Alemania, Austria, Belgika, Danimarka, Eskozia, Finlandia, Frantzia, Gales, Holanda, Ingalaterra, Irlanda, Ipar Irlanda, Italia, Luxenburgo, Monako, Portugal eta Suedia.
** Bulgaria, Txekiar errepublika, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Grezia, Hungaria, Letonia, Lituania, Polonia eta Errumania.

itxi

Paperezko edizioa

Paperezko edizioaren erosketa.

Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.

itxi

Edizio digitala

Argitalpen digitalaren erosketa (liburu elektronikoa edo eBook)

Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.

Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.

Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.

Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:

  • Apple irakurgailu guztiekin (iPhone, iPad eta iPod touch).
  • Google-eko Android sistema operatiboa duten irakurgailuekin (esaterako, Samsung Galaxy S II edo Samsung Galaxy Tab).
  • Adobe DRMarekin bateragarri, eta baita ere, eReaders bezala ezagunak diren, tinta elektronikoko irakurgailu guztiekin. Adibidez, Sony, Grammata, Movistar BQ, Kobo, leqtor, Nook... etxekoak.

Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.

Gizonezkoek aktiboki parte hartu behar dute gizarte eredu demokratikoago eta berdintasun-zaleago baten eraikuntzan: emakumeek eta gizonezkoek eskubide eta ardura berberak edukiko dituzten, aukeren berdintasuna emaitzen berdintasun bihurtuko den eta emakumeen aurkako indarkeria sinbolikoa eta erreala egongo ez den gizarte eredua.
Abiapuntu honetatik diseinatu eta ebaluatu dugu emakumeen aurkako indarkeria aurrezaindu eta sexismoaren deuseztatzea bilatzen dituen tresna bat, gizonezkoen sentsiberatasuna pizteko taldeak zuzendu dezaketen gizonak kontzientizatzeko eta gaitzeko. Gida honen lan saioetan analisia eta ezagutzaren bereganatzea bateratzen dira sistema patriarkalaren eta sexismoaren analisi sozio-kultural eta politikoarekin eta baita nor bere buruaren lanarekin eta bizipenekin ere.
Lan era honen bitartez aldaketak maila ideologikoan zein psiko-emozionalean eragin nahi dira, analisi kritikoa eraiki  naturalizatua izan dena antzemateko, eguneroko aurreiritziak eta azalpen murriztatzaileak zein desitxuratzaileak antzeman eta baztertzeko. Emakumeentzat zein gizonentzat desegoki, desorekatu eta kaltegarriak diren egoerei aurre egin eta normaltzat ez jotzea eta gizon bezala beren identitatea eta nortasuna zein parametroetan eraikiak izan diren aztertzea bilatzen da ere bai; era berean, emakumeen eta gizonezkoen arteko harremanak
–zein gizonezkoen artekoak– nola eta nondik eraiki dituzten eta zein jokabide kaltegarri, zapaltzaile… barneratu dituzten ohartzea eta aldatzea proposatzen da. Honekin batera, norberaren zein ingurukoen emozioak eta beharrak ezagutu eta egoki adierazteko eta enpatizatu, zaindu, hartatu eta harreman justuak, elkarkoiak eta berdintasunarekiko zentzuzkoak garatzeko helburua barnebiltzen du.

Egileak

Xabier Odriozola

Xabier Odriozola. Antropologian lizentziatua, psikoterapeuta eta irakaslea da. Azken urteetan, gizon eta emakume taldeekin aritu da lanean, eta hamarnaka hitzaldi eta ikastaro partekatu ditu berdintasunezko gizartea eraikitzeko eredu berritzaileak proposatuz. Hainbat artikulu idatzi ditu maskulinitatearen inguruan, baita 2014. urtean argitaratutako liburu bat ere, Gizonezkoen sexismoa, maskulinotasuna eta askapena: Berdintasunerantz (Metaziri, 2014).

Informazio gehiago

Aitor Aritzeta

Aitor Aritzeta. Psikologian Doktorea. Emozioak eta Gaitasun sozioemozionalen irakasgaiko irakaslea Psikologiako Graduan, Euskal Herriko Unibertsitatean. Guztira 60 argitalpen inguru ditu, artikulu zientifikoak, liburuak eta liburuko atalak batuta, eta 100dik gora kongresu zientifikotan parte hartu du. Psikologian genero ikuspegia kontuan hartzen duten hainbat egitasmotan parte hartu du, berdintasunaren legea ebaluatuz, lan ekipoen eraginkortasuna eta generoa ikertuz, lidergoa eta generoaren inguruko tesi bat zuzenduz, eta bide segurtasuna eta generoaren arteko harremana ikertuz. 

Informazio gehiago

Maribel Pizarro

Maribel Pizarro. Psikologo Soziala, Genero Ikuspegiko Ebaluazioan aditua. Unibertsitatearen alorrean aritu da lanean 25 urtez (Ikerketa eta Irakaskuntzako proiektuak, Practicum eta Master mailetan). 2006 eta 2012 bitartean “gizonen inplikazioa berdintasunean eta emakumeen kontrako bortxakeria ezabatzean” gaiekin loturiko programak koordinatu eta ebaluatu zituen. Gaur egun Gipuzkoako Itxaropenaren Telefonoan ari da lanean, eta erakunde horren Zuzendaria da.

Informazio gehiago

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

 

EREIN atxikita dago

dilve  Euskara eta euskal kultura interneten

 

 

 

Jarrai iezaguzu

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107 • 20018 DONOSTIA (Gipuzkoa) • Tel.: (+34) 943 218 300 • Fax: (+34) 943 218 3 11 • erein@erein.eus