Bilduma: Narratiba, 75
Formatua: 150 x 220 mm
Orrialdeak: 144
Koadernaketa: Paper-azala
Erabilgarritasuna: Erabilgarria
Paperezko edizioaren argitalpen data: 2012-04-20
Edizio digitalaren argitalpen data: 2015-11-13
Edizio digitalaren formatua: EPUB
ISBN paperezko edizioa: 978-84-9746-750-6
ISBN digitala (ePUB): 978-84-9109-008-3
DESKARGAK
Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.
Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.
Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.
Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.
Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:
Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.
Hilketa bat gertatu da: herriko fabrikan lan egiten duen ingeniari aleman baten emaztea hilik azaldu da pagadi batean. Ez dakigu iheslearen izenik, soilik orbain bat duela lepoan. Ez dakigu hiltzailea bera den ala ez, baina ihesi eta ezkutuka agertzen zaigu. Begi, belarri eta usaimenak iheslariaren ibilera larriaren, uxakaren edo bareagoaren berri ematen digute zehaztasun eta bizitasun handiz. Paisaiaren barruan hartzen du arnasa nobelak (eta orbanak), iheslariaren pauso sosegatu edo arinagoen martxan.
Bi ahots (bi plano) dira nobelaren baitan, mundu giro bereko baina barne egoera bestelako: iheslariaren begi eta zentzumenetatik jasotakoa (ahots zehatz eta objektiboa) bata, eta iheslariaren arrastoaren atzetik jarraian dabilkionarena (lasaiagoa eta bizitzaren alderdi xume eta afektiboagoenen lekuko, lehen pertsonan), bestea. Tartean daude natura eta egunaren argi printzen ñabardura ugariak.
Mundu bat dago ibilian. Oso gertutik ezagutu eta bizi izan dugun mundua. Egilearen unibertso literario eta morala elikatzen jarraitzen duen mundua, gure gurasoena eta, neurri batean, geurea ere izan dena.
Pello Lizarralde (Zumarraga, 1956)
Hilargiaren hotzikarak (Ustela, 1978) poema bildumarekin eman zen ezagutzera Pello Lizarralde. Aipatu lana dugu gipuzkoarraren saio bakarra poesian, haren ostean narratiba landu baitu batik bat. Zazpi eleberri eta bi ipuin liburu kaleratu ditu geroztik. Tartean da Larrepetit (Erein), 2003ko Euskadi Saria eraman zuen nobela.
Itzulpengintzan ere aritua da. Bereak dira Natalia Ginzburgen Hirira doan bidea (Igela) eta Arratseko ahotsak (Igela), zein Gianni Celatiren Denak hasperenka (Igela) nobelen egokitzapenak.
2020. urtean Argiantza (Erein) eman zuen argitara, 1980ko hamarkadan giroturiko nobela, eta bideogintzaren agerpenaren ostean zinemagintzak izaniko beherakadaren hasiera kontatzen du.
“Une bakoitzeko egoeraz jabetu gaitezen beharrezkoak diren mugimendu, begiraden norabide, usain eta argi tonuak emanak zaizkigu Lizarralderen nobeletan. Protagonisten arnasa sentitzen dugu: aire korronteak, egurrezko zoruaren zarata, ateen azpietako argi-lerroa, belarraren usaina. Guztia dago gure zentzu lokartuak atezuan mantentzen dituen estridentziarik gabeko mihise eder baten zerbitzura” (Harkaitz Cano, El Correo, 2002-06-26).
Beñat Sarasolak “Ctxt” argitalpenean honela laburbildu zuen Lizarralderen ibilbidea; “Lizarralde que es un escritor de una trayectoria larga, con un reconocimiento crítico en el País Vasco difícilmente cuestionable, lleva apostando por un tipo de literatura que rechaza todo tipo de efectismos, limita la trama a la mínima expresión e hila historias donde la sutileza y el dominio narrativo dominan sobre cualquier otro elemento…en 2020 ha publicado su última novela “Argiantza” y es, a mi parecer, la novela más redonda del año”.
Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311
EREIN atxikita dago
EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107 • 20018 DONOSTIA (Gipuzkoa) • Tel.: (+34) 943 218 300 • Fax: (+34) 943 218 3 11 • erein@erein.eus