
EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus
Itzultzailea: Montorio Uribarren, Bego
Bilduma: Narratiba, 169
Formatua: 150 x 220 mm
Orrialdeak: 144
Koadernaketa: Paper-azala
Erabilgarritasuna: Ez erabilgarria
Katalogoan zein egoeretan dagoen: Argitara bidean
Argitalpen data: 2026-06-18
ISBN-a: 978-84-1093-089-6
Materia: Helduentzako literatura
DESKARGAK
Salmenta prezioa
20,00 €
Bidalketa gastuak ez daude barne
Stock-ik gabe
Erabilgarritasuna kontsultatu
Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.
Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.
Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.
Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.
Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:
Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.
Gaztelaniazko Euskadi Literatura Saria 2025
Amamarekin bizi den eta teleoperadore diharduen emakume jada ez hain gazte baten egunerokoa kontatzen du Termitak, lehen pertsonan. Ahots narratibo hori errebeldea eta makarra da, aurretik ezin iragarrizkoa eta ironikoa. Ez du betetzen gizarte patriarkalak emakumeei ezartzen dizkien ereduetako bat bera ere; haren gorputz ez normatiboak, sexualitate asegaitzak, zaintzaile paperari uko egiteak eta ama ez izateak izaki marjinal bihurtzen dute besteen begien aurrean. Alabaina, ahots narratiboa oldartu egiten zaio marjinaltasun horri, ez du biktima egoeratik hitz egiten, ez du pena eman nahi, ez du enpatiaz baliatu nahi. Inolako errukirik gabe mintzo da, kapitulu laburretan, idatz molde aratz eta sendoaz, elipsiak eta isiluneak bikain baliatuz.
Dena blaitzen duen aura punk triste batez inguraturik, inolako trabarik gabe hausnartzen du janariarekin duen harremanaz, sexuaz, lan zapalketaz, maitasunez; agertzen du nola pobrezia eta gizarte-bazterketa heredatzen diren, nola iraganeko bortxak birsortu egiten diren, belaunaldiz belaunaldi, pribilegio gutxien duten emeen gorputzetan. Eta biloba eta amama baten arteko maitasuna ere adierazten du, estereotipoak hautsiz eta orijinaltasun handiz. Termitak aurre egiten die gizarte eta familia konbentzioei, kapitalismoaren lan- eta afektibitate-betebeharrei. Eta aurre egiten die, baita ere, nobelaren eta fikzioaren eredu eta egiturei.

Garazi Albizua, (Santurtzi, 1985).
Idazlea, gidoilaria eta komikigilea da. Hainbat irakurketa klub eta sormen idazketa tailer dinamizatu ditu. 2025ean, Euskadi Literatur saria irabazi zuen Termita eleberri honengatik. Hauek ditu beste lanetako batzuk: Ahotsak gara (2025); Egunen akabera (2024); Aita ona (2024); Gaizkileen galtzada (2023); Iruleak (2022); Lara de Altopico (2021), Lea ipurterrea (2021); Geun (2019); Izadia (2018); Kemena (2017) eta Nola egiten dute dortokek? (2015).
Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311
Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren Zuzendaritza Nagusiak finantzatutako proiektua, Kultura Ministerioa