EREIN

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus

Txantxa. Quick

Txantxa. Quick

Patxi Zubizarreta

Bilduma: Narratiba, 59

Formatua: 130 x 205 mm

Orrialdeak: 192

Koadernaketa: Paper-azala

Erabilgarritasuna: Erabilgarria

Paperezko edizioaren argitalpen data: 2006-05-31

ISBN paperezko edizioa: 978-84-9746-322-5

Materia: Helduentzako literatura

Imprimir

DESKARGAK

EROSKETA AUKERAK

Paperezko edizioa Laguntza

Salmenta prezioa

16,00 €

Bidalketa gastuak ez daude barne

itxi

Bidalketa gastuak

  • Euskal Herria + Penintsula (Portugal kanpo): 4,50 € (95 €-tik gorako erosketak, bidalketa gastuak dohainik).
  • Balear eta Kanariar Uharteak, Ceuta, Melilla eta munduko gainerako lurraldeak: Erein argitaletxearekin harremanetan jarri erein@erein.eus, helbide elektronikoan edo bezeroaren arretarako telefonoan +34 943 21 83 00.
itxi

Paperezko edizioa

Paperezko edizioaren erosketa.

Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.

itxi

Edizio digitala

Argitalpen digitalaren erosketa (liburu elektronikoa edo eBook)

Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.

Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.

Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.

Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:

  • Apple irakurgailu guztiekin (iPhone, iPad eta iPod touch).
  • Google-eko Android sistema operatiboa duten irakurgailuekin (esaterako, Samsung Galaxy S II edo Samsung Galaxy Tab).
  • Adobe DRMarekin bateragarri, eta baita ere, eReaders bezala ezagunak diren, tinta elektronikoko irakurgailu guztiekin. Adibidez, Sony, Grammata, Movistar BQ, Kobo, leqtor, Nook... etxekoak.

Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.

Txantxa. Quick nobela bat ez, baina etxe bat balitz, pertsonaiak toki hauetan topatuko genituzke: -komunean: Elena, GORDEKA zelatagailuen eta zelatarien dendako saltzailea, gaur egungo hiritarren paranoien eta komunikazio faltaren lekukoa. -haurraren gelan: Marta, kazetaria eta ama, Txantxa. Quick bezalako telebista saio kutreen egilea. -langelan: Daniel, goi funtzionarioa eta aita, haurraren jaiotzarekin internet-en babestu eta bakartu dena. -gonbidatuen gelan: Karmelo, familia terapeuta, Martari eta Danieli denboraldi baterako banantzea eta, idatziz -koadernoan- nahiz ahoz -grabagailuan-, beren barrena askatzea gomendatu diena. -logelan: Marga; Marta eta Danielen haurra eta txaleta zaintzeaz arduratzen dena, etxe bat erosterik ez duena, Perejil uharteko konkista pirrikoan parte hartu zuen Pablo José senargai eta txapela berde ohiaren laguntzaz, halabeharrez, bahiketa espres bat prestatu duena. -terrazan: Gabriel, Michelin-eko langilea izandakoa, orain erretiratua eta alargundua, bihotzekoa izan ostean bizitzea erabaki duena, hil arte bizitzea. -sukaldean: Alba, Margaren ama, Carmen eta Lucíaren laguna, arratsaldero, bazkalostean, bat-bi-hiru, bat-bi-hiru, pasiatzera joaten dena eta lagunei bere azken berriak nola eman ez dakiena. Txantxa. Quick nobela bat da, baina baita etxe bat ere, norberaren eta gizartearen trapu zahar -eta berriak- erakusten dituena. Eta atea zabalik dago, zeure tokia bila dezazun, baina jakizu etxean sartu bezain laster hainbat kamera ezkutu zu grabatzen hasiko direla. Dena dela, ongi etorri.

Patxi Zubizarreta

Patxi Zubizarreta

Patxi Zubizarretak (1964) Ordizia du jaioterri eta Gasteiz sorleku. Haren lanetan erroak nabarmentzen dira, hala nola 1948ko uda obran edo Hiru gutun Iruñetik nobelan. Baina hegoak ere nabariak dira, batez ere migrazioak eta mundu arabiarra guregana hurbiltzeko orduan, esate baterako Usoa ipuinean edo Eztia eta ozpina nobelan. Hark egindako Exupéryren Printze Txikia edo Eric-Emmanuel Schmitt-en Ibrahim jauna eta Koranaren loreak itzulpenetan ere ageri dira erroak eta hegoak. Goraipamen ugariren artean, Lizardi Sariaren XL. edizioa irabazi zuen Zerria lanarekin. Generoak eta diziplinak bateratuz, hainbat ikuskizun eta performance eskaintzen jarraitzen du bai gurean bai atzerrian.

Informazio gehiago

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren Zuzendaritza Nagusiak finantzatutako proiektua, Kultura Ministerioa

Unión Europea