EREIN

Txorieneko lau urtaroak

Txorieneko lau urtaroak

Zigor Iturrieta

Bilduma: Euskal Kultura - Cultura Vasca

Formatua: 235 x 220 mm

Orrialdeak: 176

Koadernaketa: Paper-azala

Erabilgarritasuna: Erabilgarria

Paperezko edizioaren argitalpen data: 2018-11-19

ISBN paperezko edizioa: 978-84-9109-346-6

Imprimir

ZATI BAT IRAKURRI

Online Kontsultatu PDF formatuan

itxi

Liburuari buruzko prentsa aipuak

DESKARGAK

EROSKETA AUKERAK

Paperezko edizioa Laguntza

20,00 €

Bidalketa gastuak ez daude barne

itxi

Bidalketa gastuak

  • Euskal Herria + Penintsula (Portugal kanpo): 4,50 € (95 €-tik gorako erosketak, bidalketa gastuak dohainik).
  • Balear eta Kanariar Uharteak: 6,80 € (95 €-tik gorako erosketak, bidalketa gastuak dohainik).
  • Europa*: 15 €
  • Europa**: 23 €
  • Munduko gainerako lurraldeak: Erein argitaletxearekin harremanetan jarri erein@erein.eus, helbide elektronikoan edo bezeroaren arretarako telefonoan +34 943 21 83 00.

* Alemania, Austria, Belgika, Danimarka, Eskozia, Finlandia, Frantzia, Gales, Holanda, Ingalaterra, Irlanda, Ipar Irlanda, Italia, Luxenburgo, Monako, Portugal eta Suedia.
** Bulgaria, Txekiar errepublika, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Grezia, Hungaria, Letonia, Lituania, Polonia eta Errumania.

itxi

Paperezko edizioa

Paperezko edizioaren erosketa.

Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.

itxi

Edizio digitala

Argitalpen digitalaren erosketa (liburu elektronikoa edo eBook)

Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.

Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.

Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.

Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:

  • Apple irakurgailu guztiekin (iPhone, iPad eta iPod touch).
  • Google-eko Android sistema operatiboa duten irakurgailuekin (esaterako, Samsung Galaxy S II edo Samsung Galaxy Tab).
  • Adobe DRMarekin bateragarri, eta baita ere, eReaders bezala ezagunak diren, tinta elektronikoko irakurgailu guztiekin. Adibidez, Sony, Grammata, Movistar BQ, Kobo, leqtor, Nook... etxekoak.

Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.

Eskuetan duzun errezeta liburu hau, beste sukaldaritza liburuen antzekoa da, bai, baina, Txorieneko jarraitzaile zaretenontzako, badakizue zerbait gehiago ere badela. Azkenean, gure saioak badu berezitasun hori, ez dugu esango sukaldea bigarren maila batean gelditzen denik, ezta gutxiago ere, baina gure gonbidatuek egiten dute berezi gure saioa. Grabaketa egunetan, gure Txorieneko platoa Euskal Herriko edozein elkarte gastronomikotako sukalde bilakatzen da, non, bi lagun aritzen diren beren kontuez solasean eguneko otordua prestatzen duten bitartean. Liburu honetako errezeta bakoitzak, gonbidatu baten aurpegia du eta, gehienetan, harekiko harremana ere bai.

Txorienerako errezeta bat prestatzeko garaian, lehenengo gonbidatuarekin hitz egiten dut ea zer duen gustuko galdetzeko, ea zer probatu nahi duen esateko edota beraren ogibidearekin lotura duen errezetaren bat aukeratzeko. Tamalez, ezin izan ditut gure etxetik pasatu diren gonbidatu guztien errezetak sartu, horretarako etxez etxe garai batean saltzen ziren tomo horietako bat beharko nuke, beraz, barkamena eskatzea gelditzen zait bertan ez zaudetenoi, eta lasai, urte askorako dugu Txoriene, eta espero dut hau ez izatea gure liburu bakarra.

Bukatzeko, antzinako errezeta liburuetan bezala, errezetak urtaroka sailkatuak doaz, lan egiteko modu hau nire aitari kopiatu diot, berak horrela egin zuen beste errezeta liburu handi batean, La Cocina Vasca en Bizkaia.

Bideoak

Irudiak eta argazkiak

Zigor Iturrieta

Zigor Iturrieta

Zigor Iturrieta Ruiz Euban jaio zen, 1974an, Juan Mari Arzakek lehen sari gastronomiko nazionala irabazi zuen urte berean. Horrek edo bere aitak sukaldaritzaren munduari zion grinak kutsaturik, txikitatik argi izan zuen handitan sukaldari izan nahi zuela, eta horrek eraman zuen, 1991n, Leioako Ostalaritza Eskolara ikastera. Bertan ikasten ari zela, udako oporrak baliatu zituen Juantxu Larruzea edo Martin Berasategi bezalako sukaldari handiekin praktikak egiteko. Goi mailako sukaldaritzaren azken hiru urteak Atxondo bailarako Etxebarri jatetxean egin zituen, eta hortik, bere bigarren pasioa den mendizaletasunak bultzaturik, 90 graduko itzuli bat eman eta catering-eko sukaldaritza munduan sartu zen, eskola eta lantegietako sukaldeetan lan egiteko. Hartara, bere bi pasioak uztartzeko aukera izan zuen: lantegietan janari gozo eta duinak prestatu eta, gero, denbora izan mendian gora eta behera gozatzen ibiltzeko.

2015ean, Eki semea jaio zen. Besapean ogia beharrean, Txoriene saioa ekarri zuen, eta geroztik, egunero ikus dezakegu gure telebistan kozinatzen hainbat gonbidaturekin. Bitartean, mendia ez du alde batera utzi, eta Txorienen aritzeaz gain, ‘Chiloe’ saioan ere ari da munduko bazterrak ezagutuz eta bertako kultura eta gastronomia guri hurbilduz, bide batez, han-hemengo mendi lasterketetan parte hartzen duela.

Facebook Twitter

Informazio gehiago

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

 

EREIN atxikita dago

dilve  Euskara eta euskal kultura interneten

 

 

 

Jarrai iezaguzu

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107 • 20018 DONOSTIA (Gipuzkoa) • Tel.: (+34) 943 218 300 • Fax: (+34) 943 218 3 11 • erein@erein.eus