EREIN

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus

Ulises Homeroren Odisearen bertsioa

Ulises

Juan Kruz Igerabide

Adin gomendatua: 12-16 urte

Bilduma: Gure Klasikoak, 1

Erabilgarritasuna: Erabilgarria

Edizio digitalaren argitalpen data: 2010-12-04

Edizio digitalaren formatua: EPUB

ISBN digitala (ePUB): 978-84-9746-630-1

Materia: Gazte literatura

Imprimir

DESKARGAK

EROSKETA AUKERAK

Edizio digitala Laguntza

5,00 €

itxi

Edizio digitala

Argitalpen digitalaren erosketa (liburu elektronikoa edo eBook)

Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.

Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.

Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.

Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:

  • Apple irakurgailu guztiekin (iPhone, iPad eta iPod touch).
  • Google-eko Android sistema operatiboa duten irakurgailuekin (esaterako, Samsung Galaxy S II edo Samsung Galaxy Tab).
  • Adobe DRMarekin bateragarri, eta baita ere, eReaders bezala ezagunak diren, tinta elektronikoko irakurgailu guztiekin. Adibidez, Sony, Grammata, Movistar BQ, Kobo, leqtor, Nook... etxekoak.

Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.

Troiako hiri handia errautsetan geratu zen, akaiarren Zaldi erraldoiaren hankapean errendituta. Troiako harresien gainetik suntsiduraren azken suak artean itzali gabe zirela, Ulises, beste hamabi ontzirekin batera, Itakako bidean jarri zen. Baina ekaitz izugarri batek etxerako bidetik urrundu zuen Ulises, eta itsasoko ur eta lur gupidagabe bezain arrotzetan ostatu hartzera kondenatu. Paisaia horretan, gizakion edo mundutarron mugaz harantzago ordurako, gertatzen dira Ulisesen abentura paregabeak: Kalipso eta Zirtze erdi-jainkotiar eta emakume liluragarriena, Polifemo begibakarraren eta lestrigoniarren pareko munstro haragijale beldurgarriak, itsas-lamien kanta xoragarria edo hildako itzalen erresumako (Hades) joan-etorria. Grekoen kasuan bezala, gure irudimen munduan ere, leku berezia dute Peneloperen irrikitan afanatu ziren ezkongaiek, hogei urte igaro arren bere nagusia usnatu ondoren Heriok betiko eraman zuen Argos txakurra, Telemako ausart, baina artean gaztearen, nahi eta ezinak, Ulisesen mendeku errukigabea... Abenturaren erresuman gaude bete-betean. Narrazio petoaren gailurra da liburu hau. Ulisesen aspaldiko ibilera haiek mendez mende hutsik egin gabe hunkitu dituzte entzule eta irakurleak. Mendebaldeak eman duen abenturazko eleberririk zoragarriena da.

Juan Kruz Igerabide

Juan Kruz Igerabide



Juan Kruz Igerabide Adunan jaio zen 1956an, eta bertan bizi da. Maisu ikasketak egin eta irakasle ibilia da zenbait herritan. Filologia ikasketak egin, eta Euskal Filologian Doktoregoa egin zuen. Batxilergoko irakasle urte batzuetan ibili eta gero, gaur egun EHUko irakasle da, Euskal Filologia sailean. Itzulpen anitz egin du euskarara, bai haur literaturan, bai helduenean. Literaturari buruzko zenbait ikerketa ere egin ditu, batik bat haur literatura arloan. Haurrentzako liburu asko idatzi du, gehienak ipuinak; bere lehen haur-liburua Begi-niniaren poemak izan zen (Erein, 1992), eta geroztik arlo horretan zenbait liburu idatzi du. Bere azken liburuetako batzuk hauetxek dira: Abraham (Erein, 1998; gazte literatura), Jonas eta hozkailu beldurtia (Aizkorri, 1998; haur literaturako Euskadi Saria), Hamabi galdera pianoari (Alberdania, 1999; gazte literatura), Helena eta arrastiria (Elkar 1999; gazte literatura), Botoi bat bezala (Anaya-Haritza, 1999, haur poesia).

Informazio gehiago

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

EREIN atxikita dago

dilve  Euskara eta euskal kultura interneten

Jarrai iezaguzu