
EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus
Itzultzailea: Garzia Garmendia, Juan
Bilduma: Literatura Unibertsala, 194
Formatua: 130 x 195 mm
Orrialdeak: 160
Koadernaketa: Paper-azala
Erabilgarritasuna: Ez erabilgarria
Katalogoan zein egoeretan dagoen: Argitara bidean
Paperezko edizioaren argitalpen data: 2026-07-02
ISBN paperezko edizioa: 978-84-1093-098-8
Materia: Helduentzako literatura
DESKARGAK
Salmenta prezioa
18,00 €
Bidalketa gastuak ez daude barne
Stock-ik gabe
Erabilgarritasuna kontsultatu
Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.
Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.
Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.
Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.
Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:
Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.
Zer nahi nauk, Amore? honetan, askotariko bizi-zatiak igaroko zaizkigu begien aurretik, XX. mendearen bukaerako Galizian kokatuak, landan zein hirian. Horietatik, gizarte horren aldarteak ezagutuko ditugu, eta, hein batean, mendebaldeko gizarte osoarenak ere bai: kulturaren eta nortasunaren galera; ondasun materialen diktadura; naturarekiko destaina; orotariko indarkeria eta axolagabekeria…Guztietan dabil tartean noski beldurra, gizakiaren funts nabarmen hori, haitzulo ilunetatik etxe orratz dirdaitsuetaraino, beti berdin, beti bera, mozorroak mozorro. Errealitatetik jasotakoak dira ipuinotako kontuak, nahiz eta arrazoimenaren, logikaren edo normaltasunaren ulerbide estutik at agertu zenbaitetan itxuraz.
Liburua den istoriomultzotik, badira zenbait garapen luzeagoa dutenak eta bereiz aztertzea merezi luketenak: «Tximeleten mihia», «Saxo bat lainopean» eta «Lore zuriak saguzarrentzat». Lehena da noski ezagunena, baina bereziki hartan oinarrituriko filmarengatik batik bat. Azkenak ere emango luke gaia beste film baterako (galiziar noir bat): narkotrafikoaren kontuek badute 1936koen paretsuko irudimen-tira bizia garai berriagootan.

Kontalari, poeta, saiakeragile eta kazetaria da, eta gaur egungo galiziar literaturaren nazioarteko ahotsik gailenetariko bat. Haren obra galizieratik hizkuntza askotara itzuli da, bereziki lagundurik hala hedapen unibertsala ematen literatura galegoari. Kazetari gisa, hainbat hedabidetan aritu da, El País egunkarian batik bat. Rivasen lanik ezagunenen artean daude Un millón de vacas, En salvaxe compaña, O lapis do carpinteiro, Os libros arden mal eta Zer nahi nauk, Amore? hau, hainbat sari jasoa. Ibilbide osoko merezimenduen aitortza gisa, Espainiako Letren Sari Nazionala jaso zuen 2024an. Juan Garzia itzultzaileak dio: «Bere obra zabalean, fintasun bereziz biltzen ditu Rivasek bere lurrak bizi dituen aldeak eta aldiak. Harrigarrizko trebeziaz uztartzen ditu nostalgia eta aldarrikapena, eta ironia gizakoiz janzten hala kexua nola zirrara. Guztira, paisaia eta pertsonaia xeheen karruseletik bistaratuko zaigu Galizia (ari (izan)) denaren isla bizia, testuen atseginean bildurik sakoneko gogoeta».
Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311
Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren Zuzendaritza Nagusiak finantzatutako proiektua, Kultura Ministerioa