EREIN

Zergatik panpox

Zergatik panpox

Arantxa Urretabizkaia

Bilduma: Narratiba, 6

Formatua: 130 x 205 mm

Orrialdeak: 64

Koadernaketa: Paper-azala

Erabilgarritasuna: Erabilgarria

Paperezko edizioaren argitalpen data: 1997-11-27

Azken argitalpen data: 2013-02-25

Edizio digitalaren argitalpen data: 2010-12-04

Edizio digitalaren formatua: EPUB

ISBN paperezko edizioa: 978-84-7568-743-8

ISBN digitala (ePUB): 978-84-9746-622-6

Imprimir

DESKARGAK

EROSKETA AUKERAK

Paperezko edizioa Laguntza

8,40 €

Bidalketa gastuak ez daude barne

itxi

Bidalketa gastuak

  • Euskal Herria + Penintsula (Portugal kanpo): 4,50 € (95 €-tik gorako erosketak, bidalketa gastuak dohainik).
  • Balear eta Kanariar Uharteak: 6,80 € (95 €-tik gorako erosketak, bidalketa gastuak dohainik).
  • Europa*: 15 €
  • Europa**: 23 €
  • Munduko gainerako lurraldeak: Erein argitaletxearekin harremanetan jarri erein@erein.eus, helbide elektronikoan edo bezeroaren arretarako telefonoan +34 943 21 83 00.

* Alemania, Austria, Belgika, Danimarka, Eskozia, Finlandia, Frantzia, Gales, Holanda, Ingalaterra, Irlanda, Ipar Irlanda, Italia, Luxenburgo, Monako, Portugal eta Suedia.
** Bulgaria, Txekiar errepublika, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Grezia, Hungaria, Letonia, Lituania, Polonia eta Errumania.

itxi

Paperezko edizioa

Paperezko edizioaren erosketa.

Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.

Edizio digitala Laguntza

5,12 €

itxi

Edizio digitala

Argitalpen digitalaren erosketa (liburu elektronikoa edo eBook)

Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.

Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.

Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.

Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:

  • Apple irakurgailu guztiekin (iPhone, iPad eta iPod touch).
  • Google-eko Android sistema operatiboa duten irakurgailuekin (esaterako, Samsung Galaxy S II edo Samsung Galaxy Tab).
  • Adobe DRMarekin bateragarri, eta baita ere, eReaders bezala ezagunak diren, tinta elektronikoko irakurgailu guztiekin. Adibidez, Sony, Grammata, Movistar BQ, Kobo, leqtor, Nook... etxekoak.

Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.

Zergatik Panpox nobelagilearen lanik biribilena da. Lagunak alde egin ondoren emakume batek bere haurrarekin bizi duen egun normal bat kontatzen digu nobelak. Goizean goizetik gosaria eman, ikastolara joan behar dela hurrengo, arratsaldean jaso... lotara eraman arte, eta protagonista bera oheratu arte egin eta burutik pasatako gogoetak dira nobelaren edukia. Txema lagunaren ausentzia oroitzapen huts baino zerbait gehiago da nobelan, emakumearen gogoeta gehienetan dago haren ausentzia. Bakardadea sentitzeko ere ia tarterik gabe dago emakumea, halakoxea baita bere bizitzaren atze-aurrea. Baina tartetxo bakan horietan isurtzen da nobelara etxetik alde egin zuen lagunaren oroitzapena. Emakumea da kontalaria, eta emakumearen sentsibilitate unibertsalenetik dago kontatuta nobela, haren sentimenduak guztionak baitira. Virginia Woolf-en Mrs. Dolloway nobelako sentsibilitatea ez dago Urretabizkaiaren nobelatik urrun. Zergatik Panpox-ek ere egun batera errenditzen du kontatutako esperientzia literarioa.

Arantxa Urretabizkaia

Arantxa Urretabizkaia

Arantxa Urretabizkaia Donostian jaio zen 1947an. Telebistan eta irratian lan asko egina da, baita zine gidoigile gisa ere. Albaniako Konkista filmean berak egin zuen lan hori, baita Zergatik Panpox filmean ere. Alabaina, nobelak idaztea du gustukoen Urretabizkaiak. Zergatik Panpox (1979) nobelak lortu du idazlearen lanen artean arrakastarik handiena. Honako hauek izan ziren egilearen hurrengo narratiba lanak: Aspaldian Espero zaitudalako ez nago sekula bakarrik (1982), Saturno (1987) eta gazte-literaturan Aurten aldatuko da nire bizitza (1992). 1982an Maitasunaren Magalean poesia liburua argitaratu zuen. Ez zen hori, ordea, egilearen lehen poesia saioa, ordurako argitaratua zuen "San Pedro Bezperakoak" poema luzea.

Informazio gehiago

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

 

EREIN atxikita dago

dilve  Euskara eta euskal kultura interneten

 

 

 

Jarrai iezaguzu

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107 • 20018 DONOSTIA (Gipuzkoa) • Tel.: (+34) 943 218 300 • Fax: (+34) 943 218 3 11 • erein@erein.eus