EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus
Ilustratzailea: Antton Olariaga
Bilduma: Bioleta Saila, 15
Formatua: 140 x 205 mm
Orrialdeak: 88
Koadernaketa: Paper-azala
Erabilgarritasuna: Erabilgarria
Paperezko edizioaren argitalpen data: 2022-03-01
Azken argitalpen data: 2023-10-10
ISBN paperezko edizioa: 978-84-9109-788-4
Materia: Helduentzako literatura
DESKARGAK
Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.
Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.
Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.
Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.
Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:
Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.
Euskadi Literatura Saria 2023 / Espainiako Literatura Sari Nazionala 2023 / XL. Lizardi Saria 2021
Alpeetako gailurretan jaso du Bereketek Gasparden albistea: «Gorpu batzuk deskubritu ditut, bi gutxienez, Tsanfleuron glaziarrean». Albisteak gazte glaziologoa astindu eta asaldatu du, eta ez du onik izan historiaren jatorria eta egia lazgarria ezagutu arte, hortxe, Pirinioen bihotzean.
Inuitek, otsoa harrapatzeko, labanaren heldulekua izotzetan ezkutatu, eta koipez igurzten dute kanpoan geratutako aho zorrotza. Otso gosekila iritsiko da eta, oharkabean, irrikaz milikatuko du koipea, bere odolarekin eta mihi zatiekin batera. Halatsu irentsiko du irakurleak infantizidio baten kontakizuna, beharbada jakin gabe gizateriaren historia irakurtzen ari dela, menturaz ohartu gabe gizakiaren eta piztiaren arteko muga lausoan dabilela: homo homini lupus?
Irakurle fina agian gero konturatuko da antzinako historia hau ezin garaikideagoa dela eta, salbamena lortu ahal izateko, aurrena izugarria zaigunari egin behar diogula aurre, geure buruari berari ukatzen diogunari.
Liburu batek aizkora izan behar du, geure baitan daramagun izotzezko itsasoa hautsiko duen aizkora
Franz Kafka
Patxi Zubizarretak (1964) Ordizia du jaioterri eta Gasteiz sorleku. Haren lanetan erroak nabarmentzen dira, hala nola 1948ko uda obran edo Hiru gutun Iruñetik nobelan. Baina hegoak ere nabariak dira, batez ere migrazioak eta mundu arabiarra guregana hurbiltzeko orduan, esate baterako Usoa ipuinean edo Eztia eta ozpina nobelan. Hark egindako Exupéryren Printze Txikia edo Eric-Emmanuel Schmitt-en Ibrahim jauna eta Koranaren loreak itzulpenetan ere ageri dira erroak eta hegoak. Goraipamen ugariren artean, Lizardi Sariaren XL. edizioa irabazi zuen Zerria lanarekin. Generoak eta diziplinak bateratuz, hainbat ikuskizun eta performance eskaintzen jarraitzen du bai gurean bai atzerrian.
Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311
EREIN atxikita dago