EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus
Bilduma: Narratiba, 118
Formatua: 150 x 220 mm
Orrialdeak: 136
Koadernaketa: Paper-azala
Erabilgarritasuna: Erabilgarria
Paperezko edizioaren argitalpen data: 2019-06-19
Edizio digitalaren argitalpen data: 2019-09-01
Edizio digitalaren formatua: EPUB
ISBN paperezko edizioa: 978-84-9109-458-6
ISBN digitala (ePUB): 978-84-9109-481-4
Materia: Helduentzako literatura
DESKARGAK
Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.
Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.
Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.
Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.
Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:
Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.
Narrazio honetan sei orduko bidaia bat kontatzen zaigu, kartzelan lau urte egon ondoren hogeita hamazazpi urteko emakume batek egiten duena Bartzelonatik jaioterriraino, Bilboraino. Irene da bere izena, erakargarri ikusten du bere gorputza oraindik geltokiko kristalean, ilea motz-motza, antezko txaketa hiesaren kontrako laxo gorriarekin eta panty beltzak daramatza. Erretzea atsegin du edo beharrezko zaio. Partaide izan den organizazio armatua uztea erabaki du. Guztien iritzien aurka utzi du Irenek espetxea ere, eta bakardade izugarria du Bilbon bere zain.
Pentsamenduz eta gorabeheraz betetako sei orduko autobus bidaia honetan, Bernardo Atxagak hitzen edertasuna sinpletzen digu eta pertsonaia nagusiaren benetako aurpegia erakusten digu, espetxean egon den emakume batena, maitasunagatik sufritu duena, eta, eragozpen guztiak gorabehera, bere bakardadeari aurre egin behar diona.
«Mundu errukigabeki etsai batean gizabanakoaren askatasunari egiten zaion kantua da Atxagarena». Santos Sanz Villanueva, El Mundo.
«Kontakizunaren zehaztasunak eta jakituriak eramaten gaituzte gauza gehiago jakin nahi izatera paregabeko pertsonaia honi buruz. Beti irakurri daiteke berriz, hala ere». New Statesman.
«Atxagak Gizona bere bakardadean bikain haren arrastoari jarraitzen dio Ireneren historia honekin, eta emaitza, akaso, hobea ere bada. Irakurri liburu hau». Time Out.
«Nobela hau partez da thriller bat, partez meditazio bat. Atxagak hori dena transmititzen du ekonomiaz eta originaltasunez». Daily Telegraph.
Joseba Irazu Garmendiaren goitizena da. Ekonomia Zientzietan lizentziatu zen Bilboko Unibertsitatean, eta hainbat lanbidetan aritu izan zen (euskara irakaslea, irratiko gidoilaria, liburu-saltzailea, ekonomialaria, etab.), harik eta, azkenik, laurogeiko hamarkadaren hasiera aldera, literaturari bete-betean ekin zion arte. Liburuok argitaratu ditu, beste hainbaten artean: Bi anai (1985), Obabakoak (1988, Euskadi Saria, Espainiako Premio Nacional de Narrativa, IMPAC European Literary Award sarian finalista), Gizona bere bakardadean (1993), Zeru horiek (1995), Soinujolearen semea (2003, Grinzane Cavour Saria, Mondello Saria, Times Literary Supplement Translation Prize saria), Zazpi etxe Frantzian (2009) eta Nevadako egunak (2013). Bere obra, 34 hizkuntzatan irakur daitekeena, zinemara eraman dute Montxo Armendarizek (Obaba, 2005), Aizpea Goenagak (Zeru horiek, 2006), Imanol Rayok (Bi anai, 2011) eta Fernando Bernuesek (Soinujolearen semea, 2019). Euskaltzain oso da, eta Erlea aldizkariaren zuzendaria.
Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311
EREIN atxikita dago