Bilduma: Narratiba, 140
Formatua: 150 x 220 mm
Orrialdeak: 336
Koadernaketa: Paper-azala
Erabilgarritasuna: Erabilgarria
Argitalpen data: 2022-04-27
Edizio digitalaren argitalpen data: 2022-06-01
Edizio digitalaren formatua: EPUB
ISBN-a: 978-84-9109-813-3
ISBN digitala (ePUB): 978-84-9109-814-0
DESKARGAK
Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.
Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.
Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.
Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.
Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:
Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.
Nire gelan, inoiz ez da argirik pizten sabaitik zintzilik dagoen kablearen amaieran. Hala ere, hatzek oraindik ez dute galdu ate ondoko giltza mugitzeko ohiturarik. Aitaren etxean bezalaxe, sartu eta irteten naizen bakoitzean. Bi aste daramatzat keinu hori behin eta berriz egiten, baina, hemen, denak ilunpean jarraitzen du: aspaldi sartu zen gaua leihorik gabeko nire gelan, eta hantxe geratu da, nire moduan, geldi-geldirik, adi.
Bizitzaren amaieran, heriotza ate-joka sentitzean, izan garena azaleratuko da. Oinordekotza-arazoak, boterea, dirua...; izarpean, atarian egingo dute topo Juanek eta Leandrok, biek ala biek maitasunaren abaroa aurkitu nahian.
Leandro, Hernaniko baserri bateko azken jabea, Maite alabak Sandiusterri egoitzan sartuko du gogoz kontra, burua nahasi zaiolako aitzakian. Haren benetako kezka, ordea, baserriaren jabetza da. Egoitzaren barruan, Juanek babestuko du, asmo iluneko gizonak.
Kate-begien moduan uztartzen diren istorio hauetan, Paula agertuko da bi gizonen alboan. Oin bat haurtzaroan, bestea helduen munduan, mugarria igarotzeko atakan dago neskatoa, lehen maitasunarekin ametsetan.
Hiru pertsonaia, hiru ahots, elkarren atarian; maitasuna, gauari langa jartzeko bide bakarra.
Maixa Zugasti (Tolosa, 1973). Deustuko Unibertsitatean Hispaniar Filologia ikasketak egin ondoren, irakaskuntzan aritu da hainbat urtez; gaur egun, idazle-lanean dihardu.
Irun Hiriko Literatura saria irabazi zuen 2017an, LAA istorioarekin. Harrezkero, eleberri bat, ipuin bat, eta poema-bilduma bat, argitaratu ditu.: Ahotsak eta itzalak (Erein, 2018), Tximeletak hondartzan (Erein, 2019), Hostoen hezurdura unatua (Balea Zuria, 2021), hurrenez hurren.
Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311
EREIN atxikita dago
EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107 • 20018 DONOSTIA (Gipuzkoa) • Tel.: (+34) 943 218 300 • Fax: (+34) 943 218 3 11 • erein@erein.eus