EREIN

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus

Bambulo - Ternuako penak

Bambulo - Ternuako penak

Bernardo Atxaga

Ilustratzailea: Mikel Valverde

Adin gomendatua: 10-13 urte

Bilduma: Bambulo, 3

Formatua: 150 x 210 mm

Orrialdeak: 120

Koadernaketa: Azal gogorra

Erabilgarritasuna: Erabilgarria

Paperezko edizioaren argitalpen data: 2000-12-31

ISBN paperezko edizioa: 978-84-7568-868-8

Materia: Haur literatura

Imprimir

DESKARGAK

EROSKETA AUKERAK

Paperezko edizioa Laguntza

12,00 €

Bidalketa gastuak ez daude barne

itxi

Bidalketa gastuak

  • Euskal Herria + Penintsula (Portugal kanpo): 4,50 € (95 €-tik gorako erosketak, bidalketa gastuak dohainik).
  • Balear eta Kanariar Uharteak, Ceuta, Melilla eta munduko gainerako lurraldeak: Erein argitaletxearekin harremanetan jarri erein@erein.eus, helbide elektronikoan edo bezeroaren arretarako telefonoan +34 943 21 83 00.
itxi

Paperezko edizioa

Paperezko edizioaren erosketa.

Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.

itxi

Edizio digitala

Argitalpen digitalaren erosketa (liburu elektronikoa edo eBook)

Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.

Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.

Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.

Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:

  • Apple irakurgailu guztiekin (iPhone, iPad eta iPod touch).
  • Google-eko Android sistema operatiboa duten irakurgailuekin (esaterako, Samsung Galaxy S II edo Samsung Galaxy Tab).
  • Adobe DRMarekin bateragarri, eta baita ere, eReaders bezala ezagunak diren, tinta elektronikoko irakurgailu guztiekin. Adibidez, Sony, Grammata, Movistar BQ, Kobo, leqtor, Nook... etxekoak.

Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.

Bambulo Zakur Investigator-en idazkariak jo eta ke segitzen du lanean. Hirugarren liburuak Bambuloren eta bere lagunen kontu berria dakar, oraingoan Maria neska ttikiaren aitak kontaturik. Ez da zuzen-zuzen eta bete-betean gai bambulotarra, baina ipuin gisa sartu du egileak testu hau Bambuloren liburuan. Eta, zinez, merezi du! Urkizu marinel gazteak orain ehun urte baino gehiago Terranovan izandako ibilerak kontatzen dira Ternuako Penak honetan. Euskal Herritik ateratako arrantzontzi bat Kanadaraino joango da bakailaoa harrapatzera. Hamabi gizonek osatzen dute eskifaia, eta haiekin doa Urkizu ere, hamabost urteko mutiko bizkor eta hizkuntzetarako trebetasun handikoa. Euskaldunek ez dute iskimauekin harremanetan asmatzen eta, sarri, zapuztu egiten dira tratuak. Urkizuk haien hizkuntza ikasiko balu, beharbada, harremanak errazago gauzatuko lituzkete. Helburu horrekin, negua, negu luzea emango du Urkizuk iskimauen artean, kanta zaharra gogoan:Ternuan dira salbaiakere iskimau etsaiak Giza bestia krudelak hilik jaten marinelak.

Bernardo Atxaga

Bernardo Atxaga

Joseba Irazu Garmendiaren goitizena da. Ekonomia Zientzietan lizentziatu zen Bilboko Unibertsitatean, eta hainbat lanbidetan aritu izan zen (euskara irakaslea, irratiko gidoilaria, liburu-saltzailea, ekonomialaria, etab.), harik eta, azkenik, laurogeiko hamarkadaren hasiera aldera, literaturari bete-betean ekin zion arte. Liburuok argitaratu ditu, beste hainbaten artean: Bi anai (1985), Obabakoak (1988, Euskadi Saria, Espainiako Premio Nacional de Narrativa, IMPAC European Literary Award sarian finalista), Gizona bere bakardadean (1993), Zeru horiek (1995), Soinujolearen semea (2003, Grinzane Cavour Saria, Mondello Saria, Times Literary Supplement Translation Prize saria), Zazpi etxe Frantzian (2009) eta Nevadako egunak (2013). Bere obra, 34 hizkuntzatan irakur daitekeena, zinemara eraman dute Montxo Armendarizek (Obaba, 2005), Aizpea Goenagak (Zeru horiek, 2006),  Imanol Rayok (Bi anai, 2011) eta Fernando Bernuesek (Soinujolearen semea, 2019). Euskaltzain oso da, eta Erlea aldizkariaren zuzendaria.

Informazio gehiago

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

EREIN atxikita dago

dilve  Euskara eta euskal kultura interneten

Jarrai iezaguzu