
EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus
Itzultzailea: Garzia Garmendia, Juan
Bilduma: 4nak, 2
Formatua: 130 x 205 mm
Orrialdeak: 96
Koadernaketa: Paper-azala
Erabilgarritasuna: Erabilgarria
Paperezko edizioaren argitalpen data: 2016-03-01
ISBN paperezko edizioa: 978-84-9109-081-6
Materia: Helduentzako literatura
DESKARGAK
Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.
Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.
Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.
Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.
Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:
Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.
Abokatu-bulego batean hartu dute Bartleby lege-kopiagile lanetarako. Fin-fin diahardu berean; halako batean, ordea, hara non hasten den uko otzan lakonikoz erantzuten nagusiaren agindu premiatsuei. Isila, beraz, mutila, baina ez inorenera makurbera, arruntenean ere: bere apaltasunean gotortua. Erresistentzia pasibo azalpenik gabe horretan, muzin egingo dio eskatutako lanak egiteari, okupatua duen bulegoa uzteari eta, buruen buru, berarengandik espero zitekeen edozeri.
Hara zer dioskun Borgesek: «idazmolde itxuraz jostagarrian idatzitako kontakizun honek Franz Kafka iragartzen du. […] Zera adierazi nahi ote digun Melvillek: nahikoa dela gizon bat irrazionala izatea, gainerakoak ere kutsa daitezen, unibertsoa bera ere irrazional bilaka dadin oso-osorik». Albert Camusek ere bere lanen aurrekaritzat aipatzen du Bartleby.
Literaturak –munduaren irakurketak– interpretazio irekiak eskaini ohi ditu, eta irakurle bakoitzak egin ohi du bere gisakoa. Bartlebyren aurrean, bestalde, kontalaria bera ere ezinean dabil zentzu bat ixteko, beretzat egokia. Eta Bartlebyren zentzu falta, azkenean, gizakiarena da.
Kontuak kontu, gaur egungo gazte ezkonformistei esango genieke huts egin ezinekoa dutela irakurgai hau… aukeran aholkurik ez ematea nahiago ez bagenu.

Herman Melville (New York, 1819-1891). Hogeita bat urte zituela baleontzi batean marinel sartu eta hegoaldeko itsasoetan ia lau urtez ibili ondoren, 1846an idatzi zuen bere lehen eleberria: Typee, eta urte bat geroago Omoo. Arrakasta berehalakoa izan zen, baina iraupen gutxikoa. Mardi (1849) eta Redburn (1849) eleberriek harrera txarra izan zuten, kritikoen nahiz irakurleen aldetik, eta antzeko harrera izan zuten haren hurrengo lanek ere: White-Jacket (1850), Moby-Dick maisu lana (1851), Pierre (1852), Israel Potter (1855) eta The Confidence-Man (1857). 1856an Piazza Tales ipuin bilduma argitaratu zuen, Bartleby (1853) eta Benito Cereno (1855) kontakizunez, besteak beste, osatua. Prosa utzirik, poesia idazten hasi zen: Battle Pieces (1866), Clarel (1876), John Marr and Other Sailors (1888) eta Timoleon (1891). 1891eko irailaren 28an hil zen, irakurleek eta literatur munduak ahantzia, Billy Budd (1924) kontakizun mitikoa amaitu gabe utzita.
Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311
Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren Zuzendaritza Nagusiak finantzatutako proiektua, Kultura Ministerioa