EREIN

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus

Benito Cereno - Billy Budd, marinela

Benito Cereno - Billy Budd, marinela

Herman Melville

Itzultzailea: Vázquez Roson, Jose Ramon

Bilduma: Literatura Unibertsala, 154

Formatua: 130 x 195 mm

Orrialdeak: 272

Koadernaketa: Paper-azala

Erabilgarritasuna: Erabilgarria

Argitalpen data: 2012-10-10

Edizio digitalaren formatua: EPUB

ISBN-a: 978-84-9746-780-3

ISBN digitala (ePUB): 978-84-9746-906-7

Materia: Helduentzako literatura

Imprimir

ZATI BAT IRAKURRI

Online Kontsultatu PDF formatuan

itxi

Liburuari buruzko prentsa aipuak

DESKARGAK

EROSKETA AUKERAK

Paperezko edizioa Laguntza

Salmenta prezioa

14,00 €

Bidalketa gastuak ez daude barne

itxi

Bidalketa gastuak

  • Euskal Herria + Penintsula (Portugal kanpo): 4,50 € (95 €-tik gorako erosketak, bidalketa gastuak dohainik).
  • Balear eta Kanariar Uharteak, Ceuta, Melilla eta munduko gainerako lurraldeak: Erein argitaletxearekin harremanetan jarri erein@erein.eus, helbide elektronikoan edo bezeroaren arretarako telefonoan +34 943 21 83 00.
itxi

Paperezko edizioa

Paperezko edizioaren erosketa.

Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.

Edizio digitala Laguntza

8,00 €

itxi

Edizio digitala

Argitalpen digitalaren erosketa (liburu elektronikoa edo eBook)

Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.

Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.

Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.

Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:

  • Apple irakurgailu guztiekin (iPhone, iPad eta iPod touch).
  • Google-eko Android sistema operatiboa duten irakurgailuekin (esaterako, Samsung Galaxy S II edo Samsung Galaxy Tab).
  • Adobe DRMarekin bateragarri, eta baita ere, eReaders bezala ezagunak diren, tinta elektronikoko irakurgailu guztiekin. Adibidez, Sony, Grammata, Movistar BQ, Kobo, leqtor, Nook... etxekoak.

Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.

Zenbait adituren ustez, Benito Cereno Melvilleren kontakizun betegin eta onenetariko bat da, Bartlebyrekin batera; baina ez datoz denak bat horretan, Borgesek ederki adierazi zuenez: “Benito Cerenok polemika sortzen jarraitzen du. Zenbaitek irizten diote Melvilleren maisu-lana eta literaturaren maisu-lanetariko bat. Zenbaitek uste dute akats bat dela edo akats sail bat. Zenbaitek iradoki dute Herman Melvillek berariaz ezin azalduzko testu bat idatzi nahi izan zuela orobat ezin azalduzkoa den mundu honen sinbolo doi eta zehatza izan zedin”.

Liburu honetan bildu den bigarren kontakizuna edo eleberri laburra, Billy Budd, gai ugari ukitzen dituen liburua izanik, eta haren konplexutasun moral eta sinbolikoarengatik, ezin konta ahalako irakurketa izan ditu 1924ean argitara zenetik. Zenbait alderdiri dagokienez erabat amaiturik ez badago ere, aditurik gehienek literaturaren maisu-lantzat jotzen dute eta, Moby-Dicken ondotik, Melvilleren eleberririk bikainentzat.

Irudiak eta argazkiak

Egilearen beste liburu batzuk Ereinen

Herman Melville

Herman Melville

Herman Melville (New York, 1819-1891). Hogeita bat urte zituela baleontzi batean marinel sartu eta hegoaldeko itsasoetan ia lau urtez ibili ondoren, 1846an idatzi zuen bere lehen eleberria: Typee, eta urte bat geroago Omoo. Arrakasta berehalakoa izan zen, baina iraupen gutxikoa. Mardi (1849) eta Redburn (1849) eleberriek harrera txarra izan zuten, kritikoen nahiz irakurleen aldetik, eta antzeko harrera izan zuten haren hurrengo lanek ere: White-Jacket (1850), Moby-Dick maisu lana (1851), Pierre (1852), Israel Potter (1855) eta The Confidence-Man (1857). 1856an Piazza Tales ipuin bilduma argitaratu zuen, Bartleby (1853) eta Benito Cereno (1855) kontakizunez, besteak beste, osatua. Prosa utzirik, poesia idazten hasi zen: Battle Pieces (1866), Clarel (1876), John Marr and Other Sailors (1888) eta Timoleon (1891). 1891eko irailaren 28an hil zen, irakurleek eta literatur munduak ahantzia, Billy Budd (1924) kontakizun mitikoa amaitu gabe utzita.

Informazio gehiago

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren Zuzendaritza Nagusiak finantzatutako proiektua, Kultura Ministerioa

Unión Europea