Bilduma: Narratiba, 124
Formatua: 150 x 220 mm
Orrialdeak: 112
Koadernaketa: Paper-azala
Erabilgarritasuna: Erabilgarria
Argitalpen data: 2020-06-15
Edizio digitalaren argitalpen data: 2021-06-15
Edizio digitalaren formatua: EPUB
ISBN-a: 978-84-9109-507-1
ISBN digitala (ePUB): 978-84-9109-513-2
DESKARGAK
Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.
Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.
Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.
Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.
Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:
Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.
Ehun metro nobela 1976an argitaratu zen, nahiz eta 1974rako amaituta egon. Franco diktadorea 1975ean hil zen, baina 1976an argia ikusi zuen nobelaren lehen edizioak ez zuen artean indarrean zegoen zentsura-legerik gainditu, eta, edizioa bahitu eta liburu-dendetatik erretiratzearekin batera, egilea bera ere prozesatu eta epaitua izan zen. Urte berean, ordea, zentsura-legea desagertzearekin batera, nobela liburu-dendetara itzuli zen.
Behin eta berriz aipatu dira nobelaren arkitektura, kontakizunean erabilitako teknika, baliabide eta estrategia aberatsak. Eta hori guztia argumentu xume baten euskarri: poliziarengandik ihesi doan aktibista batek zerraldo erori bitartean egindako ehun metroren kontaketa. Metro horietan, polizien tiro eta jazarpenari ihesi, bere bizitzako pasadizo batzuk dakartza oroimenera protagonistak.
Iheslariak berak aukeratutako taberna itxi bateko terrazan eserita dagoen lekuko anonimoarengana bideratzen ditu urratsak. Huraxe aukeratu du, gero eta barnerago susmatzen duen heriotzaren zafraldiekin batera, helduleku, eta sakrifizio erritual baten aurrean bageunde bezala, testigu harixe eskainiko dio bizitza ofrendan. Zergatik eta zertarako hil modu antzu horretan, dio ritornello gisa errepikatzen den kantak.
Nobela hunkigarria gertatu zen argitaratu zenean, eta gaur egun ere berdin hunkitzen gaitu.
Ramon Saizarbitoria (Donostia, 1944). Soziologoa eta idazlea. 1967an LUR argitaletxea sortu zuen beste idazle batzuekin batera, eta 70eko urteetan Oh! Euzkadi Literatur aldizkaria. Euskal narratzailerik ezagunenetako eta baloratuenetako bat da bai Euskal Herri barruan bai kanpoan ere.
Hauek dira bere nobelen izenburuak: Egunero hasten delako (1969), Ehun metro (1976), Ene Jesus (1976), Hamaika pauso (1995), Bihotz bi (1996), Gorde nazazu lurpean (2000; jatorriz liburu honetakoak izanik, argitalpen bakartua izan zuten barruko kontakizun hauek: Gudari zaharraren gerra galdua, Rossetti-ren obsesioa eta Bi bihotz, hilobi bat), Martutene (2012) eta Lili eta biok (2015).
Bioleta sailean argitaratuak ditu gazteentzako bi kontakizun: Kandinskyren tradizioa (2003) eta Miren eta erromantizismoa (1919).
Aberriaren alde (eta kontra) saio aipagarria 1999koa da.
Hainbat aldiz irabazi du Kritika saria eta Euskadi Literatura saria bere eleberriekin.
Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311
EREIN atxikita dago
EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107 • 20018 DONOSTIA (Gipuzkoa) • Tel.: (+34) 943 218 300 • Fax: (+34) 943 218 3 11 • erein@erein.eus