
EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus
Itzultzailea: Santamaria, Idoia
Bilduma: Literatura Unibertsala, 173
Formatua: 130 x 195 mm
Orrialdeak: 152
Koadernaketa: Paper-azala
Erabilgarritasuna: Erabilgarria
Argitalpen data: 2018-04-19
Edizio digitalaren argitalpen data: 2019-02-01
Edizio digitalaren formatua: EPUB
ISBN-a: 978-84-9109-262-9
ISBN digitala (ePUB): 978-84-9109-276-6
Materia: Helduentzako literatura
DESKARGAK
Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.
Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.
Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.
Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.
Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:
Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.
Epailea eta haren borreroa, nobela beltz asko bezala, hilotz batekin hasten da. Baina badu ezaugarri bat nobela beltz ohikoetatik bereizten duena: ustez istorio nagusia dirudienari –hilketa bera eta hilketa argitzeko prozesua– beste istorio batek hartuko dio gaina, nobelak aurrera egin ahala. Dürrenmatten lanetan, izan ere, beti agertzen da ustekabeak arrazoimenaren logika hausteko duen indarra, eta nobela honetan, zehazki, ustekabe batek dakar lehen planora liburuko istorio nagusia. Eta ustekabearekin loturik ageri dira maiz, orobat, errua eta norbanakoaren erantzukizuna, Dürrenmatten dilema filosofikoaren ardatzetako bi.
Bada, bestalde, auzi funtsezko bat eleberri honetan: ongiaren eta gaizkiaren arteko muga lausoa, pertsonaia zintzoen eta gaiztoen arteko bereizkuntza garbirik eza. Oso interesgarria da, alde horretatik, Bärlach eta Gastmann pertsonaien arteko harremana, ongiaren eta gaizkiaren arteko mugaren josturak hausten baititu.
Suitzan gertatzen dira nobelako pasadizo guztiak, 1948an, Bieleko aintziraren inguruko herrixketan eta Berna hirian.

Friedrich Dürrenmatt (1921-1990) Suitzako idazlerik ezagunenetako bat da, Max Frischekin batera. Dürrenmatt antzezlanek egin dute ezagun batik bat literaturan. Adineko damaren bisita (Der Besuch der alten Dame, 1956) eta Fisikariak (Die Physiker, 1962), esaterako, behin eta berriz antzezten dira oraindik ere Europako antzoki nagusietan, eta Bertolt Brecht alemaniar dramaturgo ospetsuaren lanekin alderatu izan dira antzezlanok. Baina, antzerkiaz gainera, beste genero askotako lanak ere idatzi zituen Dürrenmattek: besteak beste, nobela beltzak, saiakerak, kritikak, istorio laburrak eta entzuteko istorioak. Hiru nobela beltz idatzi zituen, eta hiruretan lehena da esku artean dugun hau: Epailea eta haren borreroa (1952). Beste biak Susmoa (1953) eta Agindua (1958) dira. Euskaraz, bi antzerki-lan irakur daitezke, bai eta kontakizun bat ere: Matxura (1956).
Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311
Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren Zuzendaritza Nagusiak finantzatutako proiektua, Kultura Ministerioa