EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus
Itzultzailea: Etxeberria Ramírez, Isabel
Bilduma: Literatura Unibertsala, 172
Formatua: 130 x 195 mm
Orrialdeak: 416
Koadernaketa: Paper-azala
Erabilgarritasuna: Erabilgarria
Argitalpen data: 2018-03-23
Edizio digitalaren argitalpen data: 2018-05-02
Edizio digitalaren formatua: EPUB
ISBN-a: 978-84-9109-054-0
ISBN digitala (ePUB): 978-84-9109-137-0
Materia: Helduentzako literatura
DESKARGAK
Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.
Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.
Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.
Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.
Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:
Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.
Euskarazko Literatura Itzulpenaren Euskadi Saria 2019
Bederatzi kontakizun, Alice Munroren unibertsoan kokatuak, zeinetan gertaeren joanean ustekabeko batek edo bat-batean oroimenera ekarritako zerbaitek bizitza oso bat argitzen baitute.
Munroren literatur mundua "eguneroko bizitza" da, Ontarioko Huron Countykoa zehazki. Mundu hori populatzen duten gizon, emakume eta umeak (baina bereziki emakumeak) eguneroko bizitzak ezartzen dituen eginbehar eta nekeetarako bizi dira. Ez dago gertaera bereziki misteriotsurik, betidanik ezarritako moldeetan jaio, bizi eta hiltzen dira. Baina eguneroko bizitzan zoriak eta ustekabeak nahitaez duten lekua aski da haien tragedia handi edo txikiek Huron County baino eremu zabalagoko jendeari hunkigarri gertatzeko.
Feminista goiztiartzat ote zuen bere burua galdetu ziotenean, hona haren erantzuna: "Garai hartan, ez nuen "feminista" hitza ezagutzen, baina horixe nintzela feminista, nola ez".
Alice Ann Munro (jaiotza-izena, Alice Laidlaw), Wingham, Ontario, 1931, kanadar idazlea da, ingelesez idazten duena. 2013an Literaturako Nobel Saria jaso zuen.
Bi urte egin zituen Ontarioko Unibertsitatean. Gero, Vancouverrera joan zen bizitzera lehenbizi eta Victoriara ondoren. 1976an dibortziatu egin zen eta Clintonen (Ontario) hartu zuen bizilekua. Kontakizun laburrak idatzi zituen zenbait aldizkaritarako eta irratirako, hasieran, eta geroztik hiruzpalau urtean behin agertu izan diren bildumetan eman ditu bere kontakizunak.
1968an, bere lehen ipuin-bilduma argitara eman zuenetik (Itzal zoriontsuen dantza) dozena bat bilduma argitaratu ditu hurrengo 50 urteetan, besteak beste, Nesken eta emakumeen bizitzak (1971), Kontatu nahi nizun zerbait (1974), Zein uste duzu zarela? (1978), Jupiterren ilargiak (1982) azken hamarkadako ezagunenak arte: Zorion handiegia (2009) eta Bizitza maitea (2012).
Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311
Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren Zuzendaritza Nagusiak finantzatutako proiektua, Kultura Ministerioa