EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus
Bilduma: Narratiba, 153
Formatua: 150 x 220 mm
Orrialdeak: 164
Koadernaketa: Paper-azala
Erabilgarritasuna: Erabilgarria
Argitalpen data: 2024-09-16
Edizio digitalaren argitalpen data: 2025-01-25
Edizio digitalaren formatua: EPUB
ISBN-a: 978-84-9109-979-6
ISBN digitala (ePUB): 978-84-9109-992-5
Materia: Helduentzako literatura
DESKARGAK
Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.
Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.
Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.
Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.
Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:
Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.
Paperezko zeru zabalera begiratu, eta hodeiek markatzen duten mapa gero eta puztuago eta hurbilagoan iraganaren ekaitz perfektu gorria nola lehertuko den kontenplatu. Hogeita bost urte atzera, estatu kolpea hirira heldu zen egunean, ezagutu zuen idazletzatik erretiratua den emakumeak gizon antzezlea. Ordutik, zazpi urteko diktadura, eta hemezortzi urteko ustezko demokrazia. Orain, emakumea hirira itzuliko da, hilzorian den gizonaren enkargua betetzera. Emakumeak abandonatu zuen sustraietara barne bidaia da kontakizuna. Bazterreko biztanleen bisaian ikusiko du alegiazko estatua nola aldatu den. Fikzioa beti izango da tokatu zaigun garaiko errealitate gordinena kontatzeko tresnarik zehatzena.
Asier Serranok estilo xehea du, argia, herdoiltzen ez dena. Poesiak zeharkatzen du kontakizuna, narrazio ezin bikainagoa eskaintzeko irakurleari. Istorio bortitza da, lohitsua, baina dena du ederretik. Asier Serranoren unibertsoaren ataria da Euri gorriaren azpian; nobela honek sortzen duen liluraren aurrean ezin dira begiak itxi.
Asier Serrano Lasa (Eibar, 1975) euskal idazle eta musikaria da. Literaturan ia genero guztiak ukitu ditu. Bi narrazio-bilduma idatzi ditu: Mari Basajaunaren eremuan (2001) eta Hoteleko kontuak (2001). Horiez gain, hiru nobela argitaratu ditu: Eskuetan mapak (2007), Erlojugilea (2009) eta Abisalia (2014). Poesian ere baditu zenbait liburu: Bada hiri gorri bat (1997), Picassoren zaldia (2007), Hiri gorritik (2010), Desterratuen piztiarioa (2011), Ate osteko itzalak (2016), Linbotarrak (2016), Euskadi saria jaso zuena, eta azkenik, Denen mina da nirea (2018).
Literaturaz gain, musikagintzan, Lorelei taldeko gidaria izan eta gero bakarkako lanari heldu zion eta hiru disko utzi zituen: Ez esan inori, Gerrari bai eta Hoteleko kantuak. Donostiako Irale irakastegiko irakaslea da egun.
Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311
Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren Zuzendaritza Nagusiak finantzatutako proiektua, Kultura Ministerioa