EREIN

Eutsiko diogu? Sorkuntzaren profesional autonomoak, etorkizunaz

Eutsiko diogu?

Fermin Etxegoien

Bilduma: Lekuko, 4

Formatua: 170 x 240 mm

Orrialdeak: 280

Koadernaketa: Paper-azala

Erabilgarritasuna: Erabilgarria

Argitalpen data: 2014-12-01

Edizio digitalaren argitalpen data: 2015-09-25

Edizio digitalaren formatua: EPUB

ISBN-a: 978-84-9746-882-4

ISBN digitala (ePUB): 978-84-9109-026-7

Imprimir

ZATI BAT IRAKURRI

Online Kontsultatu PDF formatuan

itxi

Liburuari buruzko prentsa aipuak

DESKARGAK

EROSKETA AUKERAK

Paperezko edizioa Laguntza

18,00 €

Bidalketa gastuak ez daude barne

itxi

Bidalketa gastuak

  • Euskal Herria + Penintsula (Portugal kanpo): 4,50 € (95 €-tik gorako erosketak, bidalketa gastuak dohainik).
  • Balear eta Kanariar Uharteak, Ceuta, Melilla eta munduko gainerako lurraldeak: Erein argitaletxearekin harremanetan jarri erein@erein.eus, helbide elektronikoan edo bezeroaren arretarako telefonoan +34 943 21 83 00.
itxi

Paperezko edizioa

Paperezko edizioaren erosketa.

Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.

Edizio digitala Laguntza

9,00 €

itxi

Edizio digitala

Argitalpen digitalaren erosketa (liburu elektronikoa edo eBook)

Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.

Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.

Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.

Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:

  • Apple irakurgailu guztiekin (iPhone, iPad eta iPod touch).
  • Google-eko Android sistema operatiboa duten irakurgailuekin (esaterako, Samsung Galaxy S II edo Samsung Galaxy Tab).
  • Adobe DRMarekin bateragarri, eta baita ere, eReaders bezala ezagunak diren, tinta elektronikoko irakurgailu guztiekin. Adibidez, Sony, Grammata, Movistar BQ, Kobo, leqtor, Nook... etxekoak.

Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.

Galdera bakarreko 12 elkarrizketa:

  • Ander Lipus
  • Estitxu Eizagirre
  • Luistxo Fernandez
  • Mari Añes Gorostiaga
  • Eñaut Elorrieta
  • Miren Amuriza
  • Hedoi Etxarte
  • Maider Unda
  • Iban Arantzabal
  • Maia Eder Kurutxet
  • Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga
  • Miren Agur Meabe

Inoiz baino gehiago lortu den garaian –orain– badirudi, halaber, azkenetan garela.

Nola daramate arestikoa sorkuntzarekin lanean modu autonomoan ari diren profesionalek?

Eutsiko diote ala ez?

Galdera bakarra, euskaldun euskaltzaleari fite –bere burua batere behartu gabe– adarkatzen zaiona beste hainbatetan:
eutsiko ote diote –norberaren alor profesionalak ez ezik– bai euskarak bai herriak –edo nazioak– eta baita gizateriak ere?

Galdera bakar nahiz adartuari emaniko erantzunek osatu dute liburu hau. Sorkuntzaren profesional autonomoenak, liburu
honetan ez baititugu teoriko profesionalen iritziak bilatu eta pilatu, ezta sortzaile amateurrenak ere, kontrakoa baizik: hil
bukaeran diru sarrera finkorik aldez aurretik zihurtaturik ez duten sorkuntzaren profesional autonomoenak.

Utikan, beraz, funtzionario manifestu sinatzaileak, liburu honetan bestelako bizimodu bati buruz ari baikara, sorkuntzaren
profesional autonomoek dutelakoan –haiek ez beste inork– kulturalki gertatzen ari zaigunaren eta gerta dakigukenaren
bizipen erreala.

Bideoak

Irudiak eta argazkiak

Egilearen beste liburu batzuk Ereinen

Fermin Etxegoien

Fermin Etxegoien

Fermin Etxegoien Uribeetxeberria (Oñati, 1966)
Kazetari eta idazlea.
2004an argitaratu zuen bere lehen liburua, Neurona eta Zeurona saiakera (2004, akzesita Juan Zelaia Sarian). Autokarabana eleberriarekin eman zen ezagutzera narratiban, 2009an. Euskadi Literatur Saria eta Kritika Saria eman zizkioten. Beste bi eleberri ditu argitaratuak orain arte: Zinegotzia (2013) eta Urpekariak (2015).
2014an argitaratu zuen Eutsiko diogu? elkarrizketa liburua.
Kazetari moduan zuzendu dituen azken dokumentalak, Eusten (2020) Covid-19aren izurriteaz eta Egunak eta Lanak (2019) Euskaltzaindiaren mendeurrenaz.
Telebistan lan egindako saioak: Autentikoak, Ur Handitan, Berandu Baino Lehen, Bisitaria, Anitzele, Kalaka, Lau Haizeetara, Doctor Livingston,  Supongo, Katu-Kale…
Irratian eta prentsan aritua: Musikatea eta Ekaitz Perfektua saioak Euskadi Irratian, Ziutateaz kultur magazina Bilbo Hiria Irratian eta zutabegilea Berria, Argia eta El Paísen.

Informazio gehiago

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

EREIN atxikita dago

dilve  Euskara eta euskal kultura interneten

Jarrai iezaguzu

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107 • 20018 DONOSTIA (Gipuzkoa) • Tel.: (+34) 943 218 300 • Fax: (+34) 943 218 3 11 • erein@erein.eus