Bilduma: Narratiba, 123
Formatua: 150 x 220 mm
Orrialdeak: 320
Koadernaketa: Paper-azala
Erabilgarritasuna: Erabilgarria
Argitalpen data: 2020-05-19
Edizio digitalaren argitalpen data: 2021-06-15
Edizio digitalaren formatua: EPUB
ISBN-a: 978-84-9109-585-9
ISBN digitala (ePUB): 978-84-9109-586-6
DESKARGAK
Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.
Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.
Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.
Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.
Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:
Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.
“Norberaren egiak besteenekin osatzen dira; besteen ikuspegiak isilduz eta desitxuratuz ez dago gizarte osasunik”: Sarrionandiak liburuaren atarikoan dioenak argi eta garbi adierazten du gizarte jakin baten gaixotasunak sendatzeko bideak zeintzuk diren, sendabidean jarri nahi izanez gero. Gure iragan hurbilak zauri sakonak utzi dizkigu txertatuta haragian ez ezik, bihotzaren barruan ere. Gizartearen beraren porrota barik, gizakiarena izan da gehiago. Giza miseriak eta handitasunak gobernatu ezinik ibili gara. Izatearen keriak kamustuta ibili gara, ibilian, noiz geratu behar dugun jakin gabe, arnasa hartzeko edo beste bide bati ekiteko, gizartearen eraldaketa helburu eta xede, gizakiarena berarena bazter lagata.
Gure herriak, geure txikian, zeresan asko eta handiak eman ditu historian zehar, onerako zein txarrerako; borrokalari sena duen herria da gurea. Baina borroka horretan itsu-itsuan dabilen herriak helmuga du amildegia. Eta gu amildegiaren hegian egon gara luzaroegian.
Karlos Gorrindo Etxeandia
Ez da erraza zauriak erakutsiz idaztea, ez da erraza ispiluaren aurrean jartzea, urteen iragaiteari aurre egitea eta gertakarietara orduko pentsaerarekin hurbiltzea. Gorrindok hamasei urteko bere kartzelaldiaren kronika egin du, material humanoa eta literarioa erabiliz, musika lagun; bere egia kontatzen digu, bere egia ikusten dugu eboluzionatzen, kapituluz kapitulu, urtez urte, amildegiaren ertzean. Entzun nahi duenik bada?
Karlos Gorrindo Etxeandia (Gernika, 1958). Ofizioz Euskara Teknikaria, afizioz kazetari eta idazle. Hiru nobela idatzi ditu helduentzat: Ni naizen hori (1992), Amaren begietan (1995) eta Ezpainak arrainak bezala (2015).
Haur eta gazte literaturan beste hainbat liburu argitaratu ditu: Trostan, hegan zein narrazean (1994), Hodei artean kulunka (1999), Zergatik ez (2003), Ur aparretan (2006), Ez dena ere bada (2009).
Apollinaireren Neskazale gazte baten balentriak eta Jack Londonen Pirataren ibilaldia itzuli ditu euskarara.
Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311
EREIN atxikita dago
EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107 • 20018 DONOSTIA (Gipuzkoa) • Tel.: (+34) 943 218 300 • Fax: (+34) 943 218 3 11 • erein@erein.eus