EREIN

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus

Hirutasun Santuaren misterioa edo Paulok egindako faltsutze eta lapurtzeak kristautasuna sortzeko

Hirutasun Santuaren misterioa

Galo Martínez de la Pera

Bilduma: Saiopaperak-Pentsamen.Gizartea, 24

Formatua: 140 x 225 mm

Orrialdeak: 184

Koadernaketa: Paper-azala

Erabilgarritasuna: Erabilgarria

Paperezko edizioaren argitalpen data: 2019-09-05

ISBN paperezko edizioa: 978-84-9109-472-2

Materia: Helduentzako literatura

Imprimir

ZATI BAT IRAKURRI

Online Kontsultatu PDF formatuan

itxi

Liburuari buruzko prentsa aipuak

DESKARGAK

EROSKETA AUKERAK

Paperezko edizioa Laguntza

15,00 €

Bidalketa gastuak ez daude barne

itxi

Bidalketa gastuak

  • Euskal Herria + Penintsula (Portugal kanpo): 4,50 € (95 €-tik gorako erosketak, bidalketa gastuak dohainik).
  • Balear eta Kanariar Uharteak, Ceuta, Melilla eta munduko gainerako lurraldeak: Erein argitaletxearekin harremanetan jarri erein@erein.eus, helbide elektronikoan edo bezeroaren arretarako telefonoan +34 943 21 83 00.
itxi

Paperezko edizioa

Paperezko edizioaren erosketa.

Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.

itxi

Edizio digitala

Argitalpen digitalaren erosketa (liburu elektronikoa edo eBook)

Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.

Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.

Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.

Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:

  • Apple irakurgailu guztiekin (iPhone, iPad eta iPod touch).
  • Google-eko Android sistema operatiboa duten irakurgailuekin (esaterako, Samsung Galaxy S II edo Samsung Galaxy Tab).
  • Adobe DRMarekin bateragarri, eta baita ere, eReaders bezala ezagunak diren, tinta elektronikoko irakurgailu guztiekin. Adibidez, Sony, Grammata, Movistar BQ, Kobo, leqtor, Nook... etxekoak.

Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.

MIGUEL DE UNAMUNO XIX. Saria // BILBOKO UDALA

Kristautasuna erlijio askatzailea eta aurrerakoia da eta haren ondorio da idazkera erlijioen superstizio, dogmatismo eta fanatismotik askatzea. Hori da liburu honetan aurkezten den tesi paradoxikoa. Horren arabera, ohiko iritziaren kontra, kristautasuna ez litzateke atzerakoia; baina, aldi berean, askatasun eta aurrerapenaren ideologia dogmatikoa auzian eta susmopean geratuko litzateke.

Espiritu askatzaile eta aurrerakoi kristaua Pauloren idatzietan agertzen da lehenengo aldiz. Espiritu Santua du izena. Espiritu kristau horren hegaldia, halere, luzea izango da. «Amerika» -Amerikako Estatu Batuak zehatzago esanda- izango du helmuga. Han kokatuko du bere azken eta betiko egoitza. «Amerika» litzateke, bada, espiritu kristauaren goreneko haragiztatzea, hau da, askatasun eta aurrerapenaren nazio kristaua.

Jainkoek liburuak idazten ikasi zutenetik idazkeraren hainbat espiritu agertu dira. Haien artean Espiritu Santua. Idazkeraren espiritu guztiak bezala, irudimentsua eta sortzailea da. Baina Espiritu Santuak berezitasun hau dauka: bere liburuak idatzi ahal izateko, beste jainkoek (edo, denboraren poderioz, jakintsuek) idatzitakoak faltsutu eta lapurtzera behartuta dago.

Horregatik, kristautasuna liburu sakratu bat faltsutze eta lapurtzearekin hasi zen. Liburu hori ez zen nolanahikoa, juduen liburu sakratua baitzen. Faltsutze eta lapurtze hori Paulok egin zuen, baina erabili zuen gakordea jainkozko usoaren luma miragarria izan zen. Lapurtze eta faltsutze hori nola burutu zen eta ekarri zituen ondorioak -mendebaldeko zibilizazioa bera- ezagutu nahi izanez gero, liburu hau irakurri beharko zenuke, beste inon ez baita kontatzen.

Liburuxka honetan, lehenengo aldiz, historiari buruzko azalpen materialista berri bat agertzen da. Teoria berri horren izena darwinismo historikoa izan liteke, haren oinarri zientifikoa darwinismoa baita. Teoria honen arabera, historiaren motor eragilea mintzoaren eta idazkeraren arteko erlazioa da.

Galo Martínez de la Pera

Galo Martínez de la Pera

Galo Martinez de la Pera Urtaran Izarran jaio zen (Araban), 1945ean. Filosofian eta medikuntzan lizentziatua. Besteak beste liburu hauek idatzi ditu: Txalapartaren Oihartzuna (2006), Musu Truk (2009), Euskaldunon komunitatea. Independentziatik haratago (2014, Becerro de Bengoa saria).

Informazio gehiago

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

EREIN atxikita dago

dilve  Euskara eta euskal kultura interneten

Jarrai iezaguzu