
EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus
Itzultzailea: Zubillaga, Naroa
Bilduma: Narratiba, 145
Formatua: 150 x 220 mm
Orrialdeak: 288
Koadernaketa: Paper-azala
Erabilgarritasuna: Erabilgarria
Argitalpen data: 2023-05-29
Edizio digitalaren argitalpen data: 2023-11-20
Edizio digitalaren formatua: EPUB
ISBN-a: 978-84-9109-828-7
ISBN digitala (ePUB): 978-84-9109-829-4
Materia: Helduentzako literatura
DESKARGAK
Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.
Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.
Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.
Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.
Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:
Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.
Emakume batek lagun batzuen Alpeetako ehiza-txabolara joateko gonbidapena onartu du. Lagunak ondoko herrira joan dira, eta bakarrik utzi dute etxean. Denbora nahikoa igaro da, baina ez dira itzuli. Protagonista, larriturik, haien bila abiatu da herrirantz. Errealitate tragikoa aurrez aurre izango du: horma ikusezin batek gatibu dauka. Mundutik isolatuta, animaliez inguraturik, emakumea bizirauteko prestatuko da; hausnarketak egin beharko ditu naturarekiko harremanaz eta bere buruaz, maitasunaz eta bizitzaren zentzuaz.
1963an argitaratu zen lehen aldiz Horma; idazle austriarraren lanik garrantzitsuena da, kultuzko obra bilakatu dena. Istorio itogarriaren erdian, harrigarriki, idazkera sosegatu eta lasaia darabil, feminismoaren eta ekologiaren inguruko ikuspegi interesgarriei bide emanez.
«Dena kendu egiten didate, eta nekatuta nago. Bestalde, ez dago beste irtenbiderik, maite dezakedan izakiren bat baldin badago basoan, maitatu egingo baitut; eta inoiz benetan ezertxo ere ez baldin badago, bizitzeari utziko diot. Gizaki guztiak ni bezalakoak balira, inoiz ez litzateke hormarik egongo, eta gizon zaharra ez legoke harri bihurtuta iturriaren aurrean. Baina ulertzen dut zergatik izan diren bestelako pertsonak beti gehiengoa. Maitatzea eta beste izaki batez arduratzea oso lan nekagarria da, eta hiltzea eta txiki-txiki egitea baino askoz zailagoa. Ume bat hazteko hogei urte behar dira; hiltzeko, hamar segundo».

Frauenstein, 1920 – Viena, 1970.
Alemaniar filologia ikasi zuen Vienan eta Grazen, 1941ean Manfred Haushoferrekin ezkondu zen arte. 1950ean banandu, eta 1957an harekin ezkondu zen berriro. Austriako Steyr hirian bizi, eta idazten jardun zuen: eleberriak, narrazioak eta irrati-gidoiak ondu zituen, baita haur eta gazteentzako testuak ere. Haren obren artean daude, besteak beste: Das fünfte Jahr (1952), Eine Handvoll Leben (1955), Die Tapetentür (1957), Wir töten Stella (1958), Die Mansarde (1969) eta Horma (Die Wand, 1963), euskarara itzultzen zaion lehenengo lana, hain zuzen. Hainbat sari irabazi zituen arren, hil arte ez zitzaion merezi duen aitortza egin. Gerraosteko literatura alemaniarraren erreferente nagusietako bat da.
Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311
Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren Zuzendaritza Nagusiak finantzatutako proiektua, Kultura Ministerioa