EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus
Bilduma: Lekuko, 17
Formatua: 160 x 240 mm
Orrialdeak: 272
Koadernaketa: Paper-azala
Erabilgarritasuna: Erabilgarria
Argitalpen data: 2023-03-28
Azken argitalpen data: 2023-10-17
ISBN-a: 978-84-9109-866-9
Materia: Helduentzako literatura
DESKARGAK
Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.
Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.
Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.
Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.
Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:
Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.
1990eko ekainaren 25ean, 12:00etan, Jon Lizarralde, Susana Arregi eta German Rubenach bainatzera jaitsi ziren Irati ibaira, Irunberriko Arroilaren baitan. ETAko militanteak ziren, Nafarroa komandoa osatzen zuten, eta astebete zeramaten kanpin-denda batean, Guardia Zibilaren aurkako ekintza baterako informazioa jasotzen.
Une hartan, handik igaro zen Nissan Patrol bat geratu, eta Jose Luis Hervás sarjentua jaitsi zen haiek identifikatzera. Ekintzaileek tiro egin eta hilda utzi zuten agentea. Gero, ihes egin zuten. Ondorengo hogei orduan, Guardia Zibilak arroilaren bi irteerak itxi zituen, eta ez zen jakin zer gertatzen ari zen han barruan. Ondorioak latzak izan ziren: 20:45ean German Rubenach aurkitu zuten buruan tiroa zuela; ospitalera eraman, eta bizia salbatu zuen. Biharamunean, 08:45ean, Jon Lizarralderen eta Susana Arregiren gorpuak aurkitu zituzten. Susanak bi tiro zituen buruan, Jonek tiro bat buruan eta ibaiko ura biriketan.
Espainiako Barne Ministerioak suizidatu egin zirela esan zuen, eta kasua itxi. Baina kalean ez zitzaion sinesgarritasun handirik eman bertsio ofizialari, ez jende arruntak, ez politikariek ez erakunde askok. Gertaerak eskandalua sortu zuen, eta protesta ugari, baita nazioartean ere. Zulo beltz bat bilakatu zen Irunberriko kasua Euskal Herriaren historia garaikidean. Gaur arte.
Ikerketa sakon baten emaitza da liburu hau. Ikertzaile taldeak lekuko berriak elkarrizketatu ditu, sumarioa aztertu, garaiko hemeroteka analizatu eta ondorio argiak atera ditu, kontakizun berri bat onduz, zehatza eta sinesgarria.
Liburu hau da ikerketa kriminal horren kronika, erreportaje baten estilo bizian idatzia eta nobela bat bezala irakurtzen dena.
Pako Aristi (Urrestilla, 1963). Kazetaritzan lizentziatua da. 21 urterekin atera zuen bere lehen nobela, Kcappo (1985), eta geroztik idaztera dedikatu izan da, kazetaritza baztertu gabe. Genero asko landu ditu. Narratiban beste lau nobelaren egilea da, Irene, Krisalida, Urregilearen orduak (Espainiako Kritika saria, 1998) eta Rosa itzuli da. Auto-stopeko ipuinak ere idatzi du, eta liburu berezi batzuk ere baditu generoen mugak hautsiz eginak: Gauza txikien liburua eta Note book, guztiak Erein argitaletxean. Haur literaturan ere oparo jardun du.
Ni eta Gu poesiako zazpigarren liburua da. Aurrekoak dira: Castletown (1996, Erein), Oherako hitzak (1998, Erein), Libreta horiko poemak (2003, Susa), Urari ostutako poemak (2014, Susa), Arrotz eta eder (2016, Susa) eta Maitatu zure egunak (Erein, 2018), ahaztu gabe Koldo Izagirrek apailatutako “XX. mendeko poesia kaierak” bilduman Aristiren poesiagintzari eskaini zion antologia.
Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311
EREIN atxikita dago