
EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus
Ilustratzailea: Iñigo Sarasola Sarasola
Bilduma: Komikiak, 5
Formatua: 235 x 315 mm
Orrialdeak: 128
Koadernaketa: Azal gogorra
Erabilgarritasuna: Erabilgarria
Paperezko edizioaren argitalpen data: 2025-09-05
ISBN paperezko edizioa: 978-84-1093-064-3
Materia: Helduentzako literatura
DESKARGAK
Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.
Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.
Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.
Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.
Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:
Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.
Espainiako Gerra Zibilak eragindako suntsipenaren lekuko izan zen Kateriñe Letamendi tolosarra. Tropa frankisten bonbetatik eta mehatxuetatik ihes egin behar izan zuen. Kaosaren erdian, egunerokoa izan zuen babesleku; sufrimenduz eta oroitzapenez betetako bitakora bat. Komiki hau haren ihesaldiaren eta biziraupenaren testigantza da. Kateriñek eskuizkribu batean aspaldian bildutakoak eskaintzen dizkigu orain haren bilobak, Maitena Illarramendik, liburu honetan: Illarramendik egokitu du testua, Iñigo Sarasolak eman dizkie forma eta kolorea protagonistaren oroitzapenei, eta, bion artean, kontakizun sakon hunkigarria sortu digute.
Hil aurretik, Kateriñek hauxe idatzi zuen: «Nire errautsek hegan egitea nahi dut, gure familiaren sustraiak dauden lurreko basoetan. Zorte apur batekin, zuhaitz bihurtuko naiz eta txoriek nire adarren gainean abestuko dute. Eta leku horretatik zainduko zaituztet, kandela piztuta, beti egin dudan bezala».

MAITENA ILLARRAMENDI UNANUE. Donostian jaio zen, 1976an. New Yorken lau urte igaro zituen; Manhattango New School Universityn ikasi zuen. Ondoren, lau urte eman zituen Erdialdeko Amerikan; hain zuzen ere, Costa Rican ikus-entzunezko enpresa txiki bat sortu zuen: Purita Dinamita. Ondoren, Euskal Herrira itzuli eta Irakasle Eskolan Atzerriko Hizkuntzetan espezializatu zen. Gatz Basatia izeneko proiektua abiarazi zuen: literatura, antzerkia, ikus-entzunezkoak, musika eta txotxongiloak uztartzen zituena. Euskal Herriko plaza, antzoki eta natura-txoko aunitzetan aritu zen, baita Espainian eta Holandan ere. Terapia Transpertsonaleko Tekniketako Master bat egin zuen eta Neuropsikologian eta Hezkuntzan Maisutza osatu zuen. Gaur egun, eskola publiko bateko zuzendaria da.
IÑIGO SARASOLA SARASOLA, “MONTI”. Beasainen jaio zen, 1964an. Diseinatzaile hasi zen lanean. 1987an, arte zuzendari gisa lan egin zuen Gasteizen. 1992an, publizitatearen munduaz nekatuta, freelance hasi zen; liburuak ilustratu ditu, baina baita disko azalak, kamisetak, bideoklipak, eta aldizkarientzako komikiak ere. Lan horretan dihardu gaur gaurkoz.
Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311
Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren Zuzendaritza Nagusiak finantzatutako proiektua, Kultura Ministerioa